Kontsumobidek kanpaina bat abiaraziko du Euskadiko enpresak, profesionalak eta saltokiak kontsumoko arbitrajera atxiki daitezen
Gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko bidearekin 900 establezimendu gehiagok bat egitea da Institutuaren asmoa.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat abiarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko900 enpresa, profesional eta saltoki kontsumoko arbitrajera atxiki daitezen. Bide horri esker,epaitegietara jo gabe konpon daitezke kontsumoaren inguruko kontsumitzaileen eta konpainien arteko gatazkak, azkar eta dohainik.
Atxikitzeko plana Euskal Autonomia Erkidegoko 38 udalerritan gauzatuko da, hiru lurralde historikoetako hiriburuak barne. Hain zuzen, Arabako 3 herritan, Bizkaiko 19 herritan eta Gipuzkoako 16 herritan egingo da. Plan honen xede diren enpresak 19 sektoretakoak dira, irakaskuntza akademiak, bidaia-agentziak, estetika-zentroak, higiezinen agentziak, tindategiak, informatika dendak edota eraikuntza-enpresak, besteak beste.
Kontsumoko arbitrajera ahalik eta establezimendu gehien atxikitzea lortzeko apustu irmoa egin du Kontsumobidek, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak defendatzea baita bere asmoa. Izan ere, gaur egun, Euskadin diharduten 14.300 enpresek erakusten dute ikurra, auziak epaitegietatik kanpo ebazteko erabakia adierazten duena.
Arbitrajearen funtzionamendua berme osoa da herritarrentzat. Beren eskubideak urratu dituztela irizten badio kontsumitzaile batek, auzibidera jo gabeko bidea erabiltzea eska dezake. Arbitrajera atxikita baldin badago konpainia, prozedura automatikoki abiaraziko da. Ez baldin badago, arbitrajea onartzeko gonbita egiten zaio kasu zehatz horretarako.
Lehendabizi, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak alde bien arteko bitartekotza egiten saiatuko da. Lortzen ez badu, arbitraje-organoa sartuko da tartean. Organo horrek hirugarren independente eta inpartzial gisa jardungo du, eta frogak eta aldeek esateko dutena aztertu ondoren, erabakia hartuko du, arbitraje-laudoa deritzona. Ebazpen hori hiru hilabeteko epean ematen da, eta derrigor bete beharrekoa da. Auziarekin modu azkarrean eta dohainik amaitzeko modua da, epaitegietara jo gabe.
Informazio gehiago
Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea
Santiago etorbidea, 11 – 01002 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 945-06 21 70 / 945 062171
Faxa: 945-06 21 43
Emaila: junta-arbitral@kontsumobide.eus
Kanpainaren udalerriak
Araba: Amurrio, Laudio eta Vitoria-Gasteiz.
Bizkaia: Amorebieta, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika, Getxo, Leioa, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Sopela.
Gipuzkoa: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Oñati, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga.
Xede diren sektoreak
- Akademiak eta ikastetxeak. Ibilgailuak ibiltzen ikasteko autoeskolak.
- Bidaia-agentziak. Zerbitzu turistikoak internet bidez Euskadin.
- Arkitektoak eta aparejadoreak. Ingeniaritzak.
- Argazkigintzako saltokiak eta profesionalak.
- Merkataritza elektronikoko enpresak.
- Hainbat enpresa-mota: eraikuntza, igeltserotza, pintoreak, zurgintza eta arotzeria metalikoa, iturgintza, elektrizitatea, burdindegiak, beirategia…
- Mezularitza enpresak, bidalketak,…
- Erkidegoei zerbitzua ematen dien enpresak, igogailuak, garbiketa…
- Higiezinen agentziak eta aholkularitza juridikoak eta lan arlokoak.
- Optikak eta audifonoak.
- Ortopediak.
- Ile-apaindegiak eta estetika, spa.
- Aseguruak.
- Autoen, motozikleten eta bizikleten konponketa-tailerrak.
- Etxetresna elektrikoen dendak eta LTZ.
- Mugikorren dendak, zerbitzu teknikoak, antenen instalazioa…
- Altzari-dendak. Tapizatzaileak. Artisauak. Etxe-dekorazioa. Lanpara-dendak.
- Ordenagailu-dendak, informatika, diseinu grafikoa, fotokopiak. Zerbitzu teknikoak.
- Tindategiak.