Legezko bermearen bi urteak hiru izango dira urtarrilaren 1etik aurrera. Berrikuntza guztiak 2022ko lehen post honetan. URTE BERRI ON!
Joan den apirilean kontsumoari buruzko araudi berria onartu ondoren, urtarrilaren 1etik aurrera, EBn produktuetarako gutxienez eskatzen diren legezko bermearen bi urteak hiru izango dira oraindik aurrera Espainian. Kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat onuragarri izango diren berrikuntza guztiak azalduko dizkizuegu jarraian.
Kontsumoko araudi berriari buruzko informazio guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean topa dezakezu: 7/2021eko Errege Dekretuaren bitartez, hain zzuzen. Kontsumitzaile eta erabiltzailearen eskubideen atalean, ikusiko dugu 120. artikuluan definituta geratzen dela adostasun-eza agertzeko epea:
“Egintza bakar edo indibidualetan hornitutako ondasunen salerosketa-kontratuen edo eduki edo zerbitzu digitalen hornidura-kontratuen kasuan, enpresaburua izango da entrega edo hornidura egiten den unetik hiru urteko epean azaldutako adostasun-falten erantzule, ondasunen kasuan, edota bi urteko epean agertzen diren eduki eta zerbitzu digitalen kasuan, 115. artikuluko hirugarren ataleko 2. paragrafoko a) eta b) letretan xedatutakoari jarraiki. Hiru urteez gain, araudi berriak ere, enpresek saltzen ez dituzten produktuen ordezko piezak, gutxienez 10 urtez eduki beharko dituztela, orain arte ezarritako 5 urteko epea bikoiztuz. Gauzak horrela, produktuen bizitza baliagarria hobetu eta konpontzen lagundu nahi da.
Produktu digitalen kasuan, arauak lehenengo aldiz aurreikusten du berme bat aplikatzea. Bai edukiek, bai zerbitzu digitalek ere, bi urteko bermea eskaini beharko dute. Arlo honetan sartzen dira “programa informatiko, aplikazio, bideo-artxibo, audio eta musika-artxibo, joko digital, liburu elektroniko edo bestelako argitalpen elektronikoak”. Aldatu den beste epe bat, aldiz, bezero batek produktua konpontzearen edo ordeztearen artean hautatzeko duen eskubidearena dugu. Erreklamatzeko epea, halaber, hiru urtetik bostera pasa da.
Honen ondorioz, ikusi beharko da merkatuari nola eragiten dion eta berme hauek areagotzeak produktuen prezioen portaeran sor litzakeen aldaketak. Hiru urteko bermearen eguneraketa, mugikorretatik, etxetresna elektriko, telebista eta bestelako gailu elektronikoetara abiatzen da.