LIKIDOAK, BOTIKAK, MASKOTAK… NOLA ERAMAN BEHAR DIRA HEGAZKINEAN

LIKIDOAK

Bidaiariak lehergailu likidoen mehatxutik babesteko asmoz, Europar Batasunak (EB) bidaiariek erkidegoko segurtasun kontrolak igarotzean eraman dezaketen likido edo antzeko loditasuna duten substantzia kantitatea mugatzeko neurriak hartu ditu. Neurri horiek aplikatzeko, ondorengoak hartzen dira likidotzat:

-Ura, zopak, xarabeak.

-Kremak, oreak (hortzetako pasta barne), lozioak eta olioak.

-Perfumeak.

-Gelak, dutxako gela edo xanpua.

-Edukiontzi presurizatuetako edukiak; bizarra mozteko aparra, desodoranteak barne.

-Aerosolak.

-Antzeko lodiera duen beste edozein substantzia.

100 mililitro arteko banakako ontzietan, poltsa baten barruan

-100 ml edo gutxiagoko edukiera duten banakako ontzietan.

-Ontzia irekitze/ixte sistema eta 1 litroko edo gutxiagoko edukiera duen plastikozko poltsa garden baten barruan eraman beharko da (gutxi gorabehera 20 x 20 cm-koa).

-Bidaiari bakoitzak poltsa bakarra garraia dezake, haurrak barne.

-Poltsako edukiek ondo sartu beharko dute bertan eta poltsa guztiz itxi ahal izan beharko da.

-Aireportu bateko dendetan edo edozein aire konpainiaren aireontzi batean erositako likidoak (esaterako, edariak edo perfumeak), baldin eta homologatutako eta zigilatutako segurtasun poltsetan badaude eta poltsen barnean aireportuko edo aireontziko erosketa ordainagiria badago.

-Arrazoi medikoengatik edo dieta berezien beharragatik bidaian* erabili beharreko likidoei dagokienez (haurren janaria barne), komeni da errezeta medikoa edo bere egoera bereziaren frogagiria berarekin eramatea. -Likidoak daramatzan poltsa Segurtasuneko kontrolean aurkeztu behar da gainontzeko eskuko bagaiaz aldenduta.

-Likidoak garraiatzeko muga hauek ez diote fakturatutako ekipajeari eragiten.

DIETA BEREZIAK ETA HAURRENTZAKO ELIKAGAIAK

Eskuko ekipajean dieta berezien beharrarengatik, zeliakoen kasuan, adibidez, eta haurren elikagaiak barne, bidaian zehar (joaneko hegaldia + egonaldia + itzultzeko hegaldia) erabiltzeko likidoak garraia daitezke.

-Hala eskatutakoan, bidaiariak elikagaien benetakotasuna erakutsi beharko du, eta segurtasun kontroletan bereizita aurkeztu beharko ditu.

-Ahal den neurrian, bidaiariak bere egoera bereziaren justifikazioa eramatea gomendatzen da.

BOTIKAK

Indarreko araudiak Europar Batasuneko edozein aireportutatik medikamentu solidoekin bidaiatzea baimentzen du, dagokien errezetarekin edo preskripzio medikoarekin baldin badoaz. Kasu horretan, eskuko ekipajean eramatea gomendatzen da.

-Medikamentu likidoak eskuko ekipajean likidoak garraiatzeari buruzko debekuetatik salbuetsita daude, betiere bidaian erabili beharrekoak badira (joaneko hegaldia + egonaldia + itzultzeko hegaldia). Horretarako, medikazioa bereizita aurkeztu behar da segurtasun kontrolean, beste likidoetarako behar den poltsa gardenetik kanpo.

-Kontrolgunean benetakotasun froga eska dakioke. Halaber, ahal den neurrian, bidaiariak errezeta medikoa edo bere egoera bereziaren frogagiria berarekin eraman dezala gomendatzen da.

-Beste tresna mediko batzuk eraman behar izanez gero (diabetikoentzako xiringak, neurgailuak, etab.), aurrez aire konpainiari jakinarazi behar diozu, eta hark jakinaraziko dizu zein den jarraitu beharreko prozedura. -Europar Batasunetik kanpoko herrialde batera bidaiatuko baduzu, aire konpainiari medikamentuak sartzeko baldintzak zeintzuk diren galdetzea gomendatzen dizugu.

MASKOTAK

Bidaian zehar bidaiariekin doazen etxe-abereak ekipajetzat har daitezke. Horretarako dagokion tarifa ordaindu beharko da, bidaiariak daukan eskubide frankizia kontuan hartu gabe.

-Arau orokor gisa, etxeko animali hauek hegazkinaren sotoan fakturatuak eta kargatuak joan beharko dute, eta zenbait aire konpainiatan lor daitezkeen ontzi edo edukiontzi batean kokatuko dira.

-Ondo egokituak badaude, zenbait kasutan beren jabeekin bidaiatu dezakete bidaiarien kabinan, baldin eta bidaiaria aurreko baldintzez gain, hegaldiak irauten duen bitartean bera zaintzeaz eta bere garraioaz arduratzen bada, ondoko bidaiariei trabarik egin gabe.

-Horretarako, aurretik galdetu diezaiokezun aire konpainiak aplikatutako edukiontzien gehienezko neurriak eta animalia bere edukiontzi edo kaiolan baimenduta dagoen gehienezko pisuaren baldintzak errespetatu beharko dira.

-Kontuan izan aire konpainiek kabinan bidaiatzen duten etxeko-animalien kopurua mugatu dezaketela eta beraien ezaugarri, usain txar, etab.-engatik beste bidaiariei edo tripulazioari traba egiten badiete, ezeztatu egingo zaiela kabinan bidaiatzea.

-Komenigarria da erreserba egiterakoan edo txartela erosterakoan, bai aire konpainian bai bidaia agentzian, ontzi barruan etxeko-animalia bat eramango duzula jakinaraztea eta bere garraiorako baldintza zehatzez informatzea (identifikazio paperak, txertaketa, mikrotxipa, etab.).

Txakur gidaria eta laguntzailea

-Zure txakur gidariarekin edo txakur laguntzailearekin bidaiatu behar baduzu, txakurra kargu gehigarririk gabe zurekin batera sar daiteke hegazkinean. Nahikoa da txakurrak beharrezko guztia izatea: muturrekoa, lepokoa eta uhala.

-Kabinan bidaiatzen badu, bidaiariaren ondoan joango da tripulazioak emandako tokian. Horretarako, komeni da gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin aire konpainiari jakinaraztea.

-Dena den, Espainia ez den beste herrialde batera bidaiatzen baduzu, kontuan izan beharko dituzu laguntza txakurrei buruzko erregulazio nazionalak. Izan ere, erregulazio horiek laguntza txakurrak sotoan joatera behartu ditzakete.

Utzi iruzkina