M8an EKA/ACUV Paroetara gehituko da 11etatik 14ak arte
Nazioarte mailan eragina izaten ari den mugimendu feministarekin eta EMAKUMEOK PLANTO deiarekin bat egiten dugu EKA/ACUV-n.
Emakumeok herritarren 50%a ordezkatzen dugun arren, ez zaigu kontuan hartzen esparru politikoan, ekonomikoan, gizarte-laguntzetan… ematen diren erabakietan.
Beharrezkoa da entzunak izatea eta desberdintasunak suntsitzen dituzten aukerak eraikitzen joatea emakumeok bizitzan zehar esparru guztietan ematen duguna onartuz eta aitortuz. Besteak beste, amak gara, lankideak, langileak eta gizarte kapitalista honen eragile ekonomikorik garrantzitsuena.
Ezin dugu indar hori alferrik galdu, emakumeak erabakien zentroan jartzen dituen ekonomia solidario batera aldatu beharra dago.