NOLA ERAGITEN DIGU AIREKO GARRAIOAREN GREBAK? HAUEXEK ZURE ESKUBIDEAK
Ryanair-en kabinako eskifaia-kideek sei eguneko greba deitu dute ekainaren 24tik uztailaren 2ra, lan-baldintza duinakbermatze aldera hitzarmen kolektibo bat eskatzeko. EKA/ACUV-ek albisteaz jabetu eta eta komenigarri ikusi dugu gogoraraztea zer eskubide dugun kontsumitzaileok ezerezte baten aurrean. Hartara, Ebko 261/2004 Araudiari erreparatu diogu, zer eta nola erreklamatu zehazten baitu.
Hegaldi bat bertan behera uzteak bidaia bera ez egitea dakar, betiere hegaldia behar bezala programatuta zegoela aintzat hartuta eta bidaiaria eserlekuaren erreserba izanik. Legez deitutako greba orotan, printzipioz, konpainiak atzerapenagatiko edo dagokion ezeztapenagatiko kalte-ordaina bete behar du. Konpentsazioa ez da bidezkoa izango, baldin eta konpainiak bidaiariari ezeztapenaren gaineko informazioa bi aste lehenago helarazi diola frogatzen badu, edota bestelako inguruabarrak suertatzen badira, besteak beste, bidaia bateraezin egiten duten baldintza meterorologiko okerrak, segurtasun-arriskuak, ezusteko gabezia eta ezegonkortasun politikoa.
Bost ordutikk goragoko atzerapenetan, airelineak txartel osoaren kostua itzultzeko aukera eskaini beharko du zazpi eguneko epean, edo jatorrira itzultzeko hegaldi bat ahalik eta denbora laburrenean.
Horrez gain, aireportuan behar adina janari eta freskagarri eman beharko dizkigute, zain gauden bitartean, bai eta gau bat edo gehiago lo egiteko ostatua, bertara joateko garraioa, telefono-deiak eta sarerako sarbidea baimendu familiarekin komunikatzeko.
Kalte-ordainen zenbatekoari dagokionez, azpimarratu beharra dugu 250€ eskuratu ditzakegula 1.500 kmko distantziako ehgaldietan, 400€ 1.500 eta 3.500 km bitartekoetan, eta 600€ 3.500 kmtik goragokoetan. Nolanahi ere, hegaldi-konpainiak arrazoizko denboran beste garraiobide bat eskaintzen badu, %50 murrizten dira indemnizazioak.
Edozein kasutan, kopuru horiek ez dute barne hartzen aire-intzidentziak eragindako kalte materialak, horiek ere erreklamatu ahal izango direlarik aipatu Europako Araudi komunitarioaren 12. artikuluan xedatzen denez.
Eskubide horiek baliatzeko zailtasuna da bidaiariek ez dituztela ezagutzen. Hala ere, eremu horretako gatazka gehienak bide judizialetik konpontzen dira.
EKA/ACUVn bidaien arloan espezializatutako profesionalak ditugu eta kasu arrakastatsu asko. Ez egin zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan ohiko bideetatik!