OINARRIZKO ARRETA BEHARREZKOAK UVA IZPIAK HARTZERAKOAN (2009AN MUNDUKO OSASUN ERAKUNDEAK KANTZERIGENOTZAT JO ZUEN BRONTZEZTATZE ARTIFIZIALA UVA IZPIEKIN)
Dermatologoek eta onkologoek aspalditik ohartarazten dute: UVA izpien jendarteratzea eta azken hamarkadetan azaleko minbiziak izan duen ikaragarrizko gorakada harreman zuzena dute. 2009an, Munduko Osasun Erakudeak kantzerigenotzat jo dituen ofizialki brontzeztatze artifizialeko makinak, UVA izpikoak. Duela urte batzuk Brasilen eta Australian erabat debekatuta daude, eta beste herrialde batzuk neurri berbera hartzea pentsatzen ari dira. Erreportaia honek azaltzen du UVA izpiak zer diren, zergatik diren arriskutsuak, zer informazio mota jaso behar duten bezeroek (gehienak 20 eta 30 urte bitartekoak dira eta emakumeak gehiengoa dira) eta haien erabilerari buruzko aholkuak eta oinarrizko eta beharrezko arretak eskaintzen ditu.
Estatu Batuetako ‘Mayo Clinic Proceedings’ aldizkari mediko ospetsuak egindako ikerketa batek dioenez, UVA izpiak hartzen dituzten pertsonen azaleko minbizia edo melanoma pairatzeko aukerak %74 handiagoak dira. Emakumeen artean arriskua zortziz biderkatu da eta gizonezkoen artean lauz azken 40 urteetan. Dermatologoek erradiazio ultramoreak erabiltzen dituen brontzeztatze artifizialaren jendarteratzeari leporatzen diote. Espainiar Estatuan bi urtero melanoma duten pertsonen kopurua bikoiztu egiten da. Berri ona da azaleko minbiziaren heriotza-tasa urtez urte jaisten dela, gero eta azkarrago detektatzen delako oraindik sendagarria izan daitekeen fasean eta aurkitutako melanomen tratamenduan eman diren aurrerapausoei esker.
Arauketa espainiar Estatuan
Espainian 1002/2002 Errege Dekretuak arautzen ditu UVA izpietako aparailuen erabilera eta salmenta. Beste betekizunen artean, zehazten du UVA izpiak erabiliko dituzten profesionalek kurtso teoriko-praktiko bat burutu behar dutela erradiazio ultramoreen ezaugarri eta berezitasunei buruz eta haien ondorioak azal mota ezberdinetan. Kurtsoa gainditu izanaren egiaztagiria derrigorrezkoa da brontzeztatze artifizialeko negozioan aritzeko.
Derrigorrezko informazioa
UVA izpietako egoitzen lankideek (karteletan, liburuxketan, ahoz…) informazio garbia eta zehatza eskaini behar dute erradiazio ultramoreei buruz eta haien eraginak azaletan, azal mota ezberdinei buruz eta giza taldeei buruz, zeinentzat ez dira komenigarriak edo debekatuta daukatenak. UVA izpiek azala beltzarazten dute melaninaren ekoizpena areagotzen dutelako, brontzeztatzea eragiten duen pigmentu naturala. Sakonki barneratzen dira azalean eta, erretzen ez duten arren, epe luzera kalteak eragiten dituzte. Erabiltzaileek jakin behar dute erradiazioen eraginak akumulatzen direla, ez direla denboraz desagertzen, eta gehiegi hartzen badira azalaren zahartze goiztiarra eragiten dutela eta melanoma garatzeko arriskua handitzen dutela.
Azalaren fototipoaren azterketa eta “informatutako onespena”
Lehen saioa jaso baino lehen, egoitzak bezeroaren azalaren fototipoari buruzko ikerketa bat egin behar du eta haren gaitasuna frogatu UVA izpiak jasotzeko. Fototipoak I-etik (azal oso zuria) V-era (azal oso beltzarana) doaz; gero eta zuriago izan azala harik eta gogorragoak UVA izpien ondorioak. Kabinan sartu baino lehen azken betebeharrekoa agiri informatibo baten ematea da (aipatutako alderdi guztiei buruz), bezeroak sinatu behar duena; “informatutako onespena” da, ebakuntza baterako sinatzen den parekoa.
UVA izpien publizitateak debekatuta du osasunerako ondorio onak iragartzea
UVA izpietako egoitzen publizitatea debekatuta dauka UVA izpiek gaisotasun edo min baten aurka izan ditzaketen balizko ondorio prebentibo, onuragarri edo sendagarriei buruz hitz egitea. Hala ere, ez da zaila ikustea egoitza hauetan kartelak zeinek UVA izpiek antsietatea eta kolesterola gutxitzen, odolean izan dezakegun oxigeno tasa handitzen, erreuma hobetzen, aknea, soriasisa, osteoporosia… kentzen laguntzen dutela baieztatzen duten.
Debekatuta 18 urtetik beherakoentzat eta hainbat giza talderentzat ez gomendagarriak
UVA izpiak derrigorrez debekatuta daude 18 urtetik beherakoentzat. Egoitzek beraz nortasun agiria eskatu behar diete gazteei. Izpi hauek kalte ditzaketen arrisku giza taldeak hurrengoak dira: oso azal zuria duten pertsonak (oreztekin, orbanekin…), azal minbizia izan duten eta pairatu dutenen ondokoak (eta, jakina, melanoma bat pairatu dutenak), haurdun dauden emakumeak eta zenbait antibiotiko, somnifero, depresioaren aurkako sendagai edo antiseptikoak hartzen ari diren pertsonak, botika horiek erradiazioen aurreko sentsibilitatea handitzen dutelako.
Oinarrizko arretak UVA izpiak hartzerakoan
- UVA izpiak hartu baino lehen, joan mediku edo farmazialariarengana aktibitate horrekin arazoak sor ditzakeen botikaren bat hartzen ari bazara.
- Izpiak hartu aurretik, azala garbitu; ukenduak, makillajea, kosmetikoak… kendu.
- Atera ere bai bitxiak, lentilla eta gauza metalikoak (eraztunak, piercingak…).
- Homologatutako betaurrekoak erabili. Eguzkirakoek ez gaituzte babesten erradiazioetatik, zeinek kornearen inflamazioa eta begi-lausoak eragin ditzaketen.
- Makinak plastikozko geruza batekin edo bezero berri batek erabiltzen duen bakoitzean kentzen den beste material batekin estalita daudela ziurtatu behar da.
- UVA izpiak hartzerakoan genitalak estali.
- Gomendioak jarraitu iraupen, intentsitate eta UVA izpien lanparatik mantendu behar den distantziari buruz. Lehen saioetan, inolaz ere 4 minutu baino gehiago. Orokorrean, inoiz ez 7-8 minutu baino gehiago.
- Azala hidratatu UVA izpien saioaren ostean.
- Medikuarengana joan UVA izpiak hartu ondoren azalean babak, zauriak edo gorritasunak azaltzen baldin badira.
- Ez hartu eguzkia eta UVA izpiak egun berean.
- Saioen artean 48 ordu gutxienez itxaron, batez ere lehenengo bien artean.
- Ez hartu UVA izpiak bi hilabete baino gehiago jarraian, eta saio kopurua 20-30tan mantendu urte batetan.
- Dermatologo batzuk UVA izpien saioak ez direla bizitza osoan 100 baino gehiago izan behar diote.
Oraindik arau-hauste larriak ematen dira
Profesionaltasun maila eta arauen betekizuna UVA izpietako egoitzen aldetik azken urteetan hobetuz joan da, batez ere 2003an gizakion brontzeztatze prozesuarentzat erradiazio ultramoreen hartzeak arautzen duen Errege Dekretua indarrean sartu zenetik. Hala ere, iturri ezberdinen arabera, oraindik zenbait egoitzetan arau-hauste larriak detektatzen dira, hurrengoak bezalakoak:
- Derrigorrezko informazioaren gabezia (UVA izpiak hartzeko debekua 18 urte baino beherakoentzat, adibidez).
- Bezeroaren azalaren fototipoa egiaztatzean oker larriak burutzea.
- UVA izpien osasunerako “onurak” goraipatzen dituzten kartelak azaltzea.
- Ez galdetzea bezeroari bere sendian azaleko minbiziko kasuak eman diren.
- Kabinetan begietarako babeslerik gabe sartzea ahalbidetzea.
- Brontzeztatzeko ukendu azeleratzaileak erabiltzea ahalbidetzea.
- UVA izpien jarraitutako bi saio ahalbidetzea.
- Ez eduki ezta eskaini ere zapiak, makillajea kentzeko eskuoihalak edo papera, plastikoa edo gero zaborrara bota daitekeen zerria zeinek gorputza eta makinaren arteko kontaktua galarazten duen.
- Eguzkia eta UVA izpiak egun berean hartzearen arriskuari buruz informaziorik ez ematea.
- Saioen salneurriak agerian ez azaltzea.
- UVA izpien makinak maneiatzeko beharrezkoak diren diplomak edo akreditazioak ez izatea (administraritza autonomikoek gaitasun kurtsoetako arduradunek ematen dituzte).