PARTIKULARREN ARTEKO IBILGAILUETAKO SALEROSKETA-KONTRATUKO EZINBESTEKO KLAUSULAK

Partikularren arteko salerosketak kontsumo-legediaren arautze eta babesatik kanpo daudelarik, suerta daitezkeen desadostasunak soilik auzibidean ebatzi ahal izango dira. Hortaz, gaizki-ulertuak eta arazoak saihesten saiatzeko funtsezkoa da transakzioaren baldintza guztiak zehazki hartzen dituen kontratua idaztea eta sinatzea.

Partikularren arteko ibilgailu salerosketetan ohiko arazoetakoak ditugu erosleak ibilgailuak isunak edo zergak ordaintzeke dituela aurkitzea eta transakzioaren ondoren denbora gutxitan ibilgailuan matxurak edo hutsak agertzea eta saltzaileari kontuak eskatzea.

Beraz, partikularren arteko ibilgailuetako salerosketa-kontratu batean hurrengoa dioten hiru klausulek ez lukete inoiz falta behar izango:

-Ibilgailua ordainketa eta edozein kargatik libre dagoela eta kontratua sinatzen denetik aurrera erosleak beregain hartzen dituela autoa edukitzeak eta erabiltzeak ekar ditzaketen kontu guztiak, zigorrak, aseguru kontratazioa, ikuskapen teknikoak eta honelakoak sartuta.

-Ibilgailuaren salmentaren gainean ez dela bermerik ezartzen; haren funtzionamenduaren gaineko desadostasunik egotekoan Kode Zibilak ondasun higigarri-salerosketari buruz ezartzen duenari erantzun beharko diotela saltzaileak eta erosleak, zinatzen duten kontratuaz zein alde bakoitzari dagozkien betebeharretaz.

-Ibilgailua behin erosleari emanda ager daitezkeen matxura edo akatsen erantzukizunatik libre geratuko dela saltzailea, gertaera horiek erabilpen oker batetik datozenean, edo indarrezko arrazoiengatik, lapurketatik, zabarkeriatik, istriputik edo fabrikatzaileak aholkatutako mantenimendu ezatik; erantzukizunetik salbuetsita ere bai saltzailea autoa ematearen unean erosleak aurretik ezagututako eta onartutako akatsik baleuka autoak.

Utzi iruzkina