Publizitate eta Komunikazio Ez Sexistarako Kode Dentologikoa eta Autorregulazioa

Deskargatu PDFn: begira.kode.deontologikoa

BEGIRA, Publizitate eta Komunikazio ez-sexista Erabiltzeko Aholku Batzordearen ekimena da.

http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/

Publizitateak eta komunikazioak eragin handia dute errealitatea ulertzeko dugun moduan; izan ere, irudiak eta mezuak errepikatuta, balio, portaeraeredu eta bizitzeko era jakin batzuk kritikarik gabe onartzea bultzatzen dute. Hala publizitatean nola komunikazioan, oraindik ere, elementu benetan sexistak erabiltzen dira, eta, horien bidez, emakumeentzat zein gizonentzat baztertzaileak diren rol sozialak gizarteratzen eta naturalizatzen dira; pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun handiagoa ala txikiagoa dutela erakusten digute, eta, are gehiago, emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, hutsaldu edo bultzatzen dute. Eredu eta prototipo horiek ez datoz bat, inondik inora, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea xede duten hezkuntza- eta gizartearloko helburuekin. Hala, BEGIRA Batzordearen helburu nagusia da eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin.

Informazio gehiago nahi baduzu BEGIRAren jarduerei buruz edo kexa bat jartzeko prozedurari buruz, ikus:

http://www.emakunde.euskadi.eus/begira

Manuel Iradier, 36 01005 Vitoria-Gasteiz

Tel.: (34)-945 016 700 Fax (34)-945 016 701

e-mail: http://emakunde.begira@euskadi.eus

Utzi iruzkina