Revolving txartelak, lukurreriaren sinonimo. Zer dira eta nola erreklamatu? Lagunduko dizugu!
Revolving txartelak, lukurreriaren sinonimo. Zer dira eta nola erreklamatu? Lagunduko dizugu!
Revolving txartelak erosketen ordainketa atzeratzea ahalbidetzen duten kreditu-txartelak dira, hilabete bukaeran kuota bat ordainduta.
Txartel-formatua izan arren, kontsumorako kreditu gisa antolatzen dira, eta ospea lortu dute beren malgutasunari esker. Baina, zer esanik ez, finantza-entitateek irabazi-asmoekin jaulkitzen dituzte. Horrelako txartelen interesak UTBaren % 25etik gorakoak izan daitezke, eta hori, epai judizial askoren arabera, lukurreria dakar kontratatzerako orduan den informazio faltagatik. Askok, izan ere, ez dakite esku artean dituztela; baliteke etxean aldez aurretik emandako kreditu baten bidez jaso izana, edo gasolindegi edo denda batean kontratatu izana. Bankurik ohikoenak WIZINK, CITIBANK, CETELEM, COFIDIS edo SANTANDER dira.
Esan dugunez, itxuraz erakargarriak izan daitezkeen abantaila batzuk eskaintzen dituzte; esate baterako, ordainketak eroso geroratzeko aukera ematen digute, bankuz aldatu beharrik gabe, atxikitako saltokietan ordaintzeko aukerarekin edo eskudirurik behar izan gabe. Errealitate konplexu eta arriskutsu bat ezkutatzen duten abantailak dira ordea. Ordaintzeke dauden interesak printzipalari gehitzen zaizkio, eta, beraz, kreditu-espiral bat sortzen da, amortizazio-aldi oso luzeak hileko kuota baxuekin, gehiegizko garestitzea eragiten dutenak.
Txartel hauen eraginpean den pertsona oro gure bulegoetara gerturatu dadin animatzen dugu, dagokion erreklamazioa aurkezteko. Kontratuak baliogabetzen dituzten hainbat epai ditugu alde. Era honetako txartelik duzula uste izatekotan, jarri gurekin harremanetan zalantzak argitzeko.
Nolanahi ere, kreditu-txartel bat kontratatzerakoan aholku pare bat gogorarazten dizkizuegu:
- Hilero kontrolatu behar ditugu egiten ditugun erosketak: horrela nahiko argi ikusiko dugu gure aukeren gainetik bizi garen ala ez.
Gainera, garrantzitsua da banketxeari eskatzea zenbat ordaintzen diogun hilero, zor duguna itzultzeko. Eta are hobeto interesak eta printzipalaren itzulketa bereizten baditugu.
2. Kontuz txartel hauekin, oso garestiak baitira, ohiko kontsumorako maileguak baino askoz gehiago. Eta hori guztia, prezioari dagokionez antzeko alternatiben aurrean, ez delako mailegu-hartzaileak bere betebeharrekin noiz bukatuko zehazten duen ordainketa-egutegirik.
Kasuak irabazten jarraitzen dugu, jarri gurekin harremanetan eta erreklamatu zurea!