TELEKOMUNIKAZIO ZERBITZUAK ONLINE KONTRATATZEA: BATZORDEAK ETA KONTSUMITZAILEAK BABESTEKO ESTATUEN AGINTARITZEK JARDUTE ENGAINAGARRIAK ARGITARA EMAN DITUZTE

Europako Batzordearen prentsa oharra 2018/05/18

Irakurri osoa hemen: http://europa.eu/rapid/press-release_IP-18-3829_es.htm

Europako Batzordeak eta kontsumitzaileak babesteko Estatuen agintaritzek telefonia finkoa edota mugikorra, Internet eta audio zein bideoko zuzeneko emisioak Europar Batasunean eskaintzen dituzten 207 weborriren gaineko kontrol sistematiko baten emaitzak argitaratu dituzte.

Aipatu kontrolak aztertutako 207 weborrietatik 163 Europar Batasuneko kontsumitzaileen babesarako araudia urratzen egon daitezkeela argitaratzen du.

Egiaztatze nagusiak:

-Aztertutako weborrien erdiak zerbitzu eskaintza multzokatua besterik ez den doako edo deskontudun itxurako pakete baten publizitatea egiten du.

-Kasuen ehuneko 78,7an weborriak ez du onlineko auziak konpontzeko plataformarako lotunerik ematen.

-Weborrien ehuneko 40,6k ez du liskarrak konpontzeko bide baten deskribapenik ematen.

-Weborrien 31,9k kontratuaren edota zerbitzuaren baldintzak alda ditzake kontsumitzaileari informatu gabe eta kontsumitzaileari kontratua bertan behera uzteko eskubidea ukatuz.

-Weborrien 25,1ean ez da informazio argia eta egiazkoa ematen bezeroak kontratatutakoarekin emandako zerbitzua bat ez datorrenean konpentsaziorako edo itzulpenetarako akordioei buruz.

-Aztertutako 207 weborrien ehuneko 21,7k ez du kontratuaren berriztatze automatikoari buruzko informazio argia eta osoa ematen.

Utzi iruzkina