ZER DA BIDAIA KONBINATUA ETA ZER AZALDU BEHAR DU BERE KONTRATUAK
Bidaia konbinatua hurrengo baldintzak biltzen dituena da:
1-Hurrengo hiru elementuetako bi gutxienez batzea: garraioa, ostatua eta hauetako osagarriak ez diren bestelako zerbitzuak (ibilaldiak, bisitak, jarduerak…).
2-Paketeagatiko prezio osoa sartzea (antolatzaileak edo xehekariak bidaia konbinatu bateko elementu batzuk bereiz fakturatuko balitu ere bidaia konbinatuentzat legeak ezarritako betekizunak bete behar ditu).
3-Prestazioen multzoak 24 ordutik gorako iraupena eduki behar du edo egonaldi-gau bat sartu.
Bidaia konbinatuko kontratuan derrigorrezko informazioa:
-Bidaiaren norakoa edo norakoak.
-Egonaldia zatikatua bada, aldi desberdinak eta haien datak.
-Erabiliko diren garraiobideen zehaztasunak eta mailak.
-Irteerako eta itzulerako lekuak, datak eta orduak.
-Ostatua: bere kokapena, maila turistikoa, ezaugarri nagusiak eta emango den otordu kopurua.
-Pertsona-kopuru minimoa eskatzen bada, haren zenbakia eta kantzelatzekotan informaziorako epemuga, bidaia hasteko data baino hamar egun lehenagokoa gutxienez.
-Kontratuan sartutako bisitak, ibilbideak eta bestelako zerbitzuak.
-Antolatzailearen eta xehekariaren izenak eta helbideak eta, beharrezkoa bada, aseguratzailearenak ere bai.
-Bidaia konbinatuaren prezioa. Horretan sartuta ez daudenean, kudeaketa gastuak eta kontratatutako zerbitzuei dagozkien zergak bereizirik zehaztuta azaldu behar dira.
-Baliogabetze-gastuak.
-Prezioaren ordainketa-moduak eta, izatekotan, egutegia eta finantzaketa-baldintzak.
-Kontsumitzaileak eskatu eta antolatzaileak edo xehekariak onartutako eskaera bereziak (egotekotan).
-Kontratuaren ez betetzeak komunikatzeko kontsumitzailearen beharra.
-Erreklamazioak aurkezteko epemuga.
-Kontsumitzaileak bere erreserbaren berrespena exijitzeko duen epemuga.
Araudia:
-Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen 1/2007ko Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa: https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2007-20555
-Kontsumo Arbitraje Sistema arautzen duen otsailaren 15eko 231/2008 Errege Dekretua: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2008-3527