Ziur hegalabur, bokarta, bakailaoa dela?
Ziur hegalabur, bokarta, bakailaoa dela?
Ikerketa Zientifikoetarako Goi Batzordeak (CSIC, gaztelerazko sigletan), Labelfish europar programaren kidea dena, aurki egindako ikerketa batek, Bilbo, Madril, Vigo eta Santiago de Compostelan saldutako hegalabur, bokarte eta bakailaoetan iruzur maila handiak aurkitu ditu.
Ikerketa Zientifikoetarako Goi Batzordearen (CSIC) ikerketak aipatutako hirietan hegalabur, bokarte eta bakailaoarekin egindako 300 produktuen ADNa aztertu du. Eta haren emaitzak hurrengoak izan dira: izoztutako zein hegalabur freskoarekin egindako produktuen %25a (arraindegietan, arrain osoa ikusi gabe, zatituta saltzen direnak barne) ez da hegalaburra. Hegalaburreko kontserbatan, iruzurraren portzentajea %11,3koa da. Bokartetako erdikontserbatan %12,2a ez da etiketak dioena. Eta bakaiolaoan, fresko zein lehorrean, iruzurra %6,5ean kokatuta dago. Ikerketak ez du iruzurrik aurkitu bakailao fresko zein lehorrarekin egindako produktuetan.
Ikerketak (Labelfish programa europarrean dagoena eta Vigoko Itsaso Ikerketen Institutuan egina dena) ez du zehazten zeintzuk diren hegalabur, bokarta edo bakailaotzat saltzen diren espezieak, baina bai adierazten du kalitate gutxiagoko arrainak saltzen ari direla. Horrela izan da, inolako zalantzarik gabe, arrainetan emandako aintzineko iruzurretan. Horrek ez du esan nahi iruzurrezko arraina arriskutsua edo kaltegarria denik (alergikoak diren pertsonen egoeretan salbu, akaso).
Baina ez dio kontsumitzaileari egindako iruzurra izateari uzten, “batzutan nahi gabekoa eta bestetan nahita egindakoa”, ikerketaren koordinatzailearen hitzetan, Carmen González Sotelo. “Batzutan argi dago nahita egindako akatsak direla, irabazia ekonomikorik ez dagoelako (esan nahi du tartean sartu dela merkeagoa edo okerragoa ez den arrainen bat). Baina aldaera merke bat beste garestiago bat balitz bezala saltzen denean, lojikoa da pentsatzea helburu iruzurrezkoa dagoela”.
Zergatik %25ko iruzur hain handia hegalaburrean
Hegalaburrean aurkitutako iruzur maila handiak, CSICeko ikerlarien arabera, “japoniar sukaldaritzaren zabalpenarekin” erlazio zuzena du, “zeinek hegalabur gorriari balio garrantzitsua ematen dion”. Hori egun merkatuan gehien balioztatzen den espeziea, baina beste hegalaburren aldaerengandik ezberdintzeko zaila da aleetan zein sushi bezalako produktuetan azaltzen denean.
Arrainaren industria espainiarrak iruzurra ukatzen du
Hainbat komunikabideetan CSICen ikerketaren argitarapenaren ondoren, kontserben patronal espainiarrak, Anfaco, adierazi zuen akreditatuta dagoen trazabilitate eta espezieen kontrol laborategi bakarra berea dela, eta honek ez duela inolako irregulartasunik aurkitu. Gauza bera adierazi zuen Arrain eta Izoztuen Xehekarien Federakundeak, Fedepescak. Dioenez, hegalaburrak, bakailaoak eta bokartek diruditena dira, etiketak zuzenak dira eta ez dago inolako iruzurrik.
Panga legatzaren ordez
Aurreneko antzeko egoeretan iruzurrezko arrainen salmentaren erantzuleak ez ziren hain eztabaidezinak izan eta “uneko akatsetaz” hitz egin zuten. Horrela gertatu zen 2012ko udazkenean Madrilgo supermerkatuetan burututako ikerketa baten emaitzak argitaratzean, zeinek europar legatzatzat (preziatuena, Kantauriko legetzatzat ezagutzen duguna) saltzen zen %8,6a ez zela hala ziurtatzen zuen, baizik eta kalitate gutxiagoko legatza (hegoamerikarra, txiletarra, legatza beltza…) edo legatzarekin inolako zerikusirik duten espezieak, panga edo granadero izenekoak bezalakoak.
Ikerketa hark, Kazetari Ikerlarien Nazioarteko Partzuergoaren lana, Madrilgo Elkartearen egoitzetan erositako sorta ezberdinen 150 aleetako ADNa aztertu zuen, zeinetan Alcampo, Carrefour, Eroski, El Corte Inglés eta abarreko supermerkatuak aurkitzen ziren. Erantzuleek iruzurraren sorburua “gizakion uneko akatsak” zirela esan zuten. Ia hamar arrainetatik batetan? Eta kasu guztietan kontsumitzailea kaltetzen duten akatsak: kalitate gutxiko arraina kalitate handiagoko prezioan? Esperientziak esaten digu akatsak alde batetan bakarrik aurkitzen direnean ziurrenik ez direla akatsak.
Ez da esperientzia bakarrik. Ikerlari greziar eta espainiarrek 2010rean burututako ikerketa batek Estatu espainiarrean saltzen den legatzaren (maiz kontsumitzen dugun arrain espezietariko bat bakarrik) %40a txarto etiketatuta dagoela egiaztatzen zuen.
Labelfish programa espezieak egiaztatzeko sistema europar estandarraren bila dabil
Arrainean antza ematen den iruzurra agerian uzten ari diren ikerketen pilaketaren aurrean, Europar Batasunak programa batzuk abian jarri ditu zer dabilen txarto jakiteko eta nola zuzendu ahal den jakiteko. Haietariko bat Labelfish da, EB osoan itsas espezieak egiaztatzeko sistema estandar bat ezartzean saiatzen ari dena, kontrolen eraginkortasuna hobetzeko eta iruzurrari aurre egiteko. Programa honen barruan, Portugalen, Frantzian, Erresuma Batuan, Irlandan eta Alemanian espainiarra bezalako ikerketak burutzen ari dira. Momentuz ikerketa espainiarraren datuak bakarrik argitaratu dira, baina dagoeneko aurreratu egin da Erresuma Batuan eta Irlandan ere iruzurra %2 eta 18aren artean egon daitekeela. Helburua Europar Batasuneko herrialde guztietan sistematizatutako protokolo amankomuna ezartzea da, huts egiten duena legedia ez delako, oso argia dena, baizik eta kontrola, hain zuzen ere, jagoletza.
EKAk arrainaren gaineko jagoletza indartzea eskatzen die kontsumo eta osasuneko administraritzei
Arrainarekin iruzurrak argitzen dituzten txostenen pilaketaren aurrean, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeak enpresei eta profesionalei arrainaren etiketen legezko araudiak bete ditzatela eta, iruzurrak ekiditeko, kontsumo eta osasuneko administraritzei betetze horren gaineko jagoletza indartu dezatela eskatzen die.
Zelan etiketatu behar da arraina legearen arabera? Beste hainbat tokiren artean, erantzuna Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen “Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Gida”n dago, zeinek kontsumoaren arlo guztiak hartzen dituen.
Ontziratu gabeko arrainaren etiketan datu hauek agertu behar dira: Espeziearen izen komertziala, non harrapatu den, kalibrea, freskotasuna, harrapaketa eguna, ekoizpen modua, produktua aurkezteko modua, prezioa kiloko eta bidaltzailearen datuak.
Arrain ontziratuaren etiketetan hauek dira derrigorrezko datuak: Espeziearen izen komertziala eta zientifikoa, non harrapatu den, kalibrea, freskotasuna, harrapaketa eguna, ekoizpen modua, produktua aurkezteko modua, ontziratze data, zein egun baino lehen kontsumitu behar den, prezioa kiloko, kantitate garbia, ordaintzeko prezioa eta bidaltzailearen datuak.
Etiketa horien neurri zehatzak ere ezartzen ditu arautegiak: 9,5 zentimetroko zabalera eta 4 zentimetroko altuera.
Arrainaren gaineko araudiak bestelako betebeharrak ere ezartzen ditu. Arraina toki inklinatu batean eta aldian-aldian berritzen den izotzarekin ipini behar da salmentarako. Arraina ezin da perexila, aza-hosto edo kutsatzaile izan daitekeen inolako produkturekin batera azaldu. Etxera helduta, beharrezkoa da arraina hoztuta edo izoztuta mantentzea, eta arreta eduki behar da beste elikagaiekin kontaktuan ez ipintzeko. Hozkailuan edo izozkailuan sartu baino lehen ondo garbitu egin behar da.