NOLA JOKATU KREDITU EDO ZORDUNKETA-TXARTELA LAPURTZEN BADIGUTE?

NOLA JOKATU KREDITU EDO ZORDUNKETA-TXARTELA LAPURTZEN BADIGUTE?

Kreditu-txartela galdu edo lapurtzen badizute, azkar jokatu beharko duzu betiere. Berehala eman gertatutakoaren berri zure bankuari, desaktibatu dezaten. Ordutik aurrera soilik ez zara izango berorren erabileraren erantzule.

Txartelaren titularra zaren aldetik, galera edo lapurreta salatu aurretik egiten diren iruzurrezko ordainketengatik erantzungo duzu bakarrik, 2018an ordainketa-zerbitzuei buruzko Europako zuzentarauan ezarritako 50 euroko gehieneko mugarekin. Esatera, lapurtutako zenbatekoa 500 eurokoa bada, 50 eurori egingo diozu aurre, gainerako 450 euroak erakundeak hartuko ditu bere gain. Bere kargu hartu ezean, erreklamatu.

Hala ere, txartela eta PIN zenbakia babesteko neurri egokiak hartzen ez badituzu, (zorroan pasahitza eramatea gaizki dago adibidez), erabilera oker gisa hartuko da. Zabarkeria larria da, eta kasu horretan, lapurtutako kopuru osoari aurre egin beharko diozu.

Kontratuaren kopian titularraren eta entitatearen betebeharrak azaldu beharko dira.

TITULARRAREN BETEBEHARRAK:

  • Txartela gordetzea eta behar bezala erabiltzea, baita identifikazio-zenbaki sekretua ere (PIN).
  • Galdu edo lapurtuz gero,albait azkarren eman beharko diozu horren berri zure entitateari, eta une horretatik aurrera ez duzu erantzukizunik izango okerrik ez bada haren erabileran behintzat.

ENTITATE JAULKITZAILEAREN BETEBEHARRAK:

  • Ezin izango dizute bidali eskatu gabeko txartelik, aurrekoa ordezkatzeko izan ezean.
  • Baimenik gabeko galera, lapurreta edo erabilera kasuetarako komunikazio-bide bat ezarrita izatea une oro. Jakinarazitakoan, bankuak bere gain ahrtuko du zuk zeuk zure kabuz egin ez duzun ondorengo edozein eragiketarik. Jakinarazpena egin aurreko eragiketetatik, 50 euro arte erantzungo duzu, salbu eta txartel edo segurtasun-elementuen zaintzan zabarkeriaz jokatu duzula frogatzen bada.
  • Titularrak arduragabekeriaz jokatuko duela ulertuko da, txartela eta zenbaki sekretua babesteko arrazoizko neurriak hartzen ez baditu, edo dokumentua lapurtu edo galdu diotela ahalik eta lasterren jakinarazten ez badu.

LAPURRETA KASUETAN:

  • Eskatu txartela blokeatzzeko zure mugikorraren bitartez, bankuko app-ra sartuta edota webgunean, edota txartelaren gaineko arazoak jorratzeko entitateak eskuragarri duen telefonoa baliatuta. Txartela eskura jartzen duten banketxe guztiek, 24 orduz izaten dira.
  • Salaketa Ertzaintzan, Guardia Zibilean edo epaitegian aurkeztu.
  • Egiaztatu zure kontuan zer kargu egon litezkeen txartelaren erabilera okerragatik.
  • Hala badagokio, aurkeztu erreklamazioa bankuko bezeroarentzako arreta zerbitzuan edo bezeroaren defendatzailean, edo azken batean, Espainiako Bankuan.
  • Galera edo lapurretaren ostean mugimendu susmagarriak hautematen badituzu, zure entitateari eskatu atzera egitea, eta helarazi informazioa aseguruari.

Funtsezkoa da txartel guztiak lokalizatuta izatea aldiro. Era berean, ez ghaldu begi bistatik ordaintzerakoan. Horrela, banda magnetikoaren kopia egitea edo zenbakia bikoizteko arriskua saihestuko duzu.

Gogoan izan iruzurrez jarduteko ez dela ezinbestekoa txartel fisikoa; nahikoa da zenbaki, iraungitze-data eta CVV kodearekin.

Utzi iruzkina