BANKUEK 1.100.000 € ITZULI DIETE UNERA ARTE EKA/ACUVKO BAZKIDEEI
BANKUEK 1.100.000 € ITZULI DIETE UNERA ARTE EKA/ACUVKO BAZKIDEEI
EKA/ACUV-ek bankuei zoru-klausula, gehiegizko hipoteka, hipoteka gastu eta revolving txartelak direla eta jarritako demanden ondorioz, entitateek 1.100.000 € itzuli behar izan diete azken bi urteotan bazkideei.
Datu horrek, gure interesen aldeko epaiekin batera, eskudirua leihatilan sartzeagatiko komisioak edota posizio zordunak (zenbaki gorriak) tartean direlarik, EKA/ACUV sendotzen du Euskadiko elkarte lider eta erreferente gisa bankuaren aurkako auzietan.
Kontsumitzaileok, sistema ekonomikoaren alde ahulena izanda, sistema horren oinarria gara. Gure izateko arrazoi nagusia da merkatuaren aurrean interesak defendatzea, eta ondasun eta zerbitzu seguruak eskuratzeko lan egitea. Gure eskubideak esparru guztietan babestu eta indartu behar ditugu, eta horregatik, elkarteak, bere funtsezko zerbitzuak betetzeko diskriminazio eta gehiegikeriarik gabe aritzea eskatzen die finantza-erakundeei.