EGUN HAUETAKO BIDAIEI ETA EZEZTAPENEI BURUZKO ZALANTZAK

Zer egin kontratatuta neukan bidaiarekin coronavirusak eragindago larrialdi egoera honen aurrean?

Inoiz bizi izan ez dugun ohiz kanpoko egoera batean aurrean gaudela hartu behar dugu kontutan. Kontsumitzaileek kontratatutako zerbitzuengatik ordaindutako prezio edota zenbatekoen itzulpena eskatzen ari garen bitartean, bidai agentzia eta konpainiak ez dira kasu guztietan diru kopuru horiek itzultzen ari. Hauek dira persona kontsumitzaileak coronavirusaren kasu honen aurrean dituen eskubideak:

  • Kontrataturiko hegaldia bertan behera geratzea:

AESAk (Agencia Estatal de Seguridad Aérea) informatu duenez,gaixotasunaren hedapena dela eta zure hegaldia deuseztatu edota bertan behera geratu bada, informazio osoa eta asistentzia jasotzeko eskubidea izango dugu eta, noski, billeteengatik ordaindutako prezioaren itzulpena edota garraio alternatiboa jasotzeko eskubidea izango dugu.

Ohiz kanpoko egoera baten aurrean gaudenez, konpainiek ez dute kalte-ordainik ordaindu behar.

  • Bidai konbinatu bat bertan behera uztea:

Bidai aseguru bat kontratu baldin badugu, aseguru horren baldintzak kontsultatzea gomendatzen dugu, nahiz eta kasu gehienetan epidemia edo pandemia kasuak estalduratik kanpo gelditzen diren arren.

Ezinbesteko kasuan (caso de fuerza mayor), bidaia bertan behera uzteko asmoa duten bidaiariek ordaindutako diru kopuru osoaren itzulpena eskatu ahal izango dute nahiz eta bidai asegururik izan ez. Agentziak gure eskaera onartuko ez balu, erreklamazio bidea zabaldu beharko genuke.

Ezinbeste kasu baten aurrean aurkitzen garen jakiteko, hau da, bidaia bertan behera uztera eraman gaituen eta aurreikusi ezin izan dugun gertaera saihetsezin baten aurrean gauden jakiteko, honako web orri hauek kontsultatzea gomendatzen dugu: https://www.mscbs.gob.es/ eta http://www.exteriores.gob.es/Portal/es/Paginas/inicio.aspx (Osasun Ministerioa eta Kanpo-Arazoetarako Ministerioen web orriak) .

Eta hegaldia edo bidaia bertan behera utzi nahi badugu aire-konpainiak edo agentziak zerbitzua ezeztatu baino lehen?

Gure gomendioa bidaiaren hasiera data baino egun batzuk arinago dugun egoera konkretura itxarotea da. Larrialdi egoerak oraindik jarraitzen baldin badu, hegaldi edo bidaia bertan behera utziko dugula eta diruaren itzulpena jaso nahi dugula jakinarazi beharko diogu konpainia edo agentziari, beti ere idatziz eta erabaki hori hartzera eraman gaituen arrazoia argi utziz (coronavirusak eragindako pandemiaren ezinbestea).

Egoerak hobera egiten badu baina hala ere bidaia bertan behera utzi edo aldatu nahi badugu, kontratua bertan behera uzteko indarrean ditugun baldintzak kontsultatu beharko ditugu konpainia edo agentziarekin.

Utzi iruzkina