EKA/ACUVn bertan behera utziko ditugu oraingoz hitzordu guztiak, gomendioei jarraituz
Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia egin du, eta gomendioa orokorra denez eta arduratsuena etxean ahalik eta denbora gehien pasatzea denez, EKA/ACUVn hitzordu guztiak bertan behera utziko ditugu oraingoz.
Lanean jarraituko dugu, etxetik, eta premiazkoenak diren kontsulta eta erreklamazioei erantzungo diegu telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez.
Telefonoak desbideratu ditugu baina une batzuetan linea mugikorrak saturatzen ari dira eta arazoak ditugu; beraz, posta elektronikoa gomendatzen dugu.
Ezohiko neurriak dira, salbuespenezko egoera bati aurre egiteko eta birusa hedatzen jarraitzea saihesteko; horregatik, elkarlana eskatzen dugu.
Azkenik, beste egun batez, gogorarazi digute zeinen garrantzitsua den birusa zabaltzea saihesteko orain arte emandako gomendioei jaramon egitea:
–Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsapenen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
–Gainazalak garbitzea.
–Eztul egitean ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.
–Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.