LATAM AIRE-LINEAK BUENOS AIRES-BILBO HEGALDI BATEN EGUN BATEKO ATZERAPENAK SORTUTAKO GASTUAK ORDAINDU DIZKIO EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATI

EKA/ACUV-eko bazkide batek eta bere haurtxoak Latam aire-linea argentinarrarekin Buenos Aireseko J.Newbery aireportutik Bilbora hegan egin behar zuten Txileko Santiagon eta Madrilen geldialdiak eginaz. “Ustekabeko mantentze-lan” batek sortutako segurtasun arazo bat izan zelarik, Buenos Aires-Santiago hegaldia bertan behera utzi zen eta, ondorengo hegaldiekin lotura galduta, Latamek gure bazkidea eta bere haurtxoa hurrengo eguneko beste hegaldi batean berriz kokatu zituen, kantzelazio kasu hauetan behar den bezala irteera arte beharrezko ostatua, mantenua eta lekualdaketak emanaz.

Ordezko hegaldia, biharamunekoa, Ezeiza aireportu buenosairestarretik arazorik gabe abiatu zen eta Santiagon geldialdia eginda Madrilen lurreratu zen, bertatik Bilborako hegaldiaren irteerarako ordu batzuk falta zirenean, data-aldaketak aurreko eguneko hegaldi-loturak aldatu bait zituen. Gure bazkidea eta haurtxoa irrikitan zeuden etxera itzultzeko, senarra bere kotxean joan zen Madrilera haien bila eta Madril-Bilbo hegaldia hartzeari uko egin zioten.

Bidaiariak Latami berari egindako dei telefonikoetan, gasolinan, aparkalekuan eta autobideko ordainsarietan izandako gastuak eta Madril-Bilboko hegaldiaren prezioaren itzulpena erreklamatu zizkion, guztira 179 euro, eta aire-konpainiak ez zuen inolako eragozpenik jarri eta gure bazkideak eman zion kontu korrontean sartu zuen diru-kantitate hori.

Utzi iruzkina