EKA/ACUV FOODRUS ekitaldian parte hartu du: Elikagaien Alferrik Galtzea murrizten
EKA/ACUV FOODRUS ekitaldian parte hartu du: Elikagaien Alferrik Galtzea murrizten
EKA/ACUVetik aktiboki parte hartu dugu ELIKA Fundazioak , AIN-ek eta Agencia de Residus de Catalunyak (ARC) joan den urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean antolatu zuten ekitaldian: FOODRUS: Elikagaien hondakinak murriztuz.
Ekitaldi honetan elikagai galerak eta hondakinak prebenitzeko araudiak eta estrategiak (europarrak zein nazionalak) aurkeztu dira. Erronka honekin EKA/ACUVetik beti bat egin izan dugu, eta Alkarteak borroka horrekin duen konpromisoa berresteko balio izan du ekitaldi honetan gure agerpena.
Gure lanetariko bat hauxe da: euskal herritarren kontzientziazioa eta pedagogia elikadura alferrik galtzearen arloan.
Proiektu hau Europako FOODRUS de Horizon2020 ekimenaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusia Europan elikagai-sistema lokalak eta erresilienteak sortzea da, nekazaritzako elikagaien balio-katean elikagaien galerak eta alferrik galtzea murrizteko irtenbide zirkularrak garatuz.
Koldo Nabaskues, EKA/ACUVeko presidentea, izan da Alkarteak arlo honetan duen ikuspegiaren ordezkari eta arduraduna, elikadura alferrik galtzea murrizteko erronkei eta konponbideei buruzko solasaldi nagusian aktiboki parte hartuz.
“Kontsumitzaileek informazio gehiegi dute, eta hori kaltegarria da herritarrak elikadura-hondakinen inguruan ahalduntzeko eta kontzientziatzeko orduan. Herritarra gaitzeko modu argian informatzea da bidea”
Koldo Nabaskues, EKA/ACUVeko presidentea
Ekitaldi honek espazio baliotsua eskaini du FOODRUSen ibilbide-orrian aurrera egiteko eta elikagaien hondakinak murrizten laguntzen duten lankidetzak aztertzeko. Gainera, jardunaldian zehar, parte-hartzaileek irtenbide berritzaileak eta negozio-ereduak ezagutu ahal izan dituzte, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko.
EKA/ACUVetik eskerrak ematen ditugu ekitaldi honetan parte hartzeko aukera emateagatik, eta gure konpromisoa berrezten dugu etorkizunean elikadura-sistema iraunkorragoak sustatzeko.