Datuen babesa: Ezagutzen al dituzu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak?

Datuen babesa: Ezagutzen al dituzu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak?

Abenduaren 28an Datuen Babesaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta honen harira, EKA/ACUVetik uste dugu une egokia dela gai hau jorratzeko. Izan ere, kontsumitzea eta bizitzea dagokigun paradigma digital berri honetan, arrisku askoren eraginpean dago gure informazio pertsonala: horren adibide garbia dira META erraldoi teknologikoa inplementatzen ari den abusuzko praktikak, EKA/ACUVetik orain dela hilabete bat mahai gainean jarri genituenak.

Baina, kontsumitzaile garen aldetik, datuen babesaren arloan ditugun arriskuez gain, garrantzitsua da baita ere horren inguruan ditugun eskubideak tratatzea. Horren ondorioz, gure datu pertsonalak erabiltzeko orduan funtsezkoak diren eskubide batzuk zurekin partekatzeko aprobetxatu nahi dugu.

1. Informazio eskubidea

Behar dugun guztietan eta egoki ikusten dugunean, hirugarrenek gure datuak prozesatzeko moduari eta zergatiari buruzko informazioa eskatzeko eskubidea dugu.

2. Zuzenketarako eskubidea

Zure datuak, agertzen diren edozein atari edo espaziotan, okerrak edo osatugabeak badira, berehala zuzentzeko eskubidea duzu.

3. Ezabatzeko eskubidea

Gogoratu zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea duzula. Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea zure datuak tratatzerko baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzula.

4. Aurka egiteko eskubidea

Kontsumitzaile bezala, edozein unetan egin dezakezu aurka zure datu pertsonalak hirugarrenek tratatzerako orduan.

5. Tratamendua mugatzeko eskubidea

Zure datuen prozesamendua murrizteko eskubidea izango duzu, partekatzen diren eta partekatzen ez diren datu pertsonalak aukeratuta.

6. Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea

Gogoratu zure datuak jaso eta beste tratamendu-arduradun bati helarazi ahal izango dizkiozula, betiere zure aukeran.

Eskubide hauek, kontsumitzaile bezala, funtsezkoak dira gure datu pertsonalen tratamendu profesional, etiko eta arduratsuaren alde egiteko.

Hori dela eta, EKA/ACUVetik gogorarazten dizugu gure eskubideak ezagutzea dela horiek defendatu ahal izateko lehen urratsa.

Utzi iruzkina