“Ordaindu edo onartu”: METAren abusuzko praktika berria

“Ordaindu edo onartu”: METAren abusuzko praktika berria

Facebook edo Instagram erabili ohi dituzu? Orduan, ziur aski, mezu bat iritsi zaizu, Metatik zure datuen erabilerari buruzko termino batzuk onartzeko eskatzen zizutena. Bada, gaur egun Meta aldaketak ezartzen ari da Facebooken eta Instagramen Europar Batasunaren esparruan, erabiltzaileek beren datuak publizitate-helburuekin prozesatzea onar dezaten edo iragarkiak saihesteko ordain dezaten eskatuz.

EKA/ACUVek CECUrekin eta BEUCekin bat egiten du, ezarritako hautu hori erabat bidegabea dela eta kontsumoaren arloko EBko legediaren aurka doala salatzeko.

Horrela, CECUk, BEUCekin eta Europako 18 kontsumitzaile-erakunderekin lankidetzan, salaketa bat aurkeztu du Kontsumitzaileak Babesteko Lankidetzaren Europako Sarean (CPC sarea), Meta enpresak merkataritza-jarduera desleialak egiten dituela argudiatuz. Era berean, une honetan CPC Sareko agintaritza nazionalari horren berri ematen ari zaio, eta erraldoi teknologikoak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) hausten duen ere ebaluatzen da.

Metak bere zerbitzuetarako sarbide partziala baldintzatzen du eta, kontsumoaren arloko Europako legediaren arabera, praktika oldarkorra da hau.

Metak informazio engainagarria ematen du, kontsumitzaileei ordainketa-harpidetzari eta harpidetzaren “doako” aukerari buruzko erabaki informatuak hartzea eragotziz.

Metaren posizioa kontuan hartuta, kontsumitzaileek ez lukete benetako aukerarik izango, zerbitzuak utziz gero konexio sozial guztiak galduko lituzketelako.

EKA/ACUVetik, agintariei eskatzen diegu kontsumitzaileen eskubideak babestu ditzatela, gure ustez, Metak gehiegikeriaz jokatzen duenaren aurrean. Gure datuak ez dira salerosteko!

Utzi iruzkina