Elikagaien Alferrik Galtzea Murriztu: EKA/ACUVek gogorarazten dizu ‘Janaria Ez Da Botatzen’

Elikadura Alferrik Galtzea Murriztu: EKA/ACUVek gogorarazten dizu ‘Janaria Ez Da Botatzen’

Gizarte lez dekogun erronka handienetako bat, bai EAEn bai munduan oro har, egunero elikagaiak alferrik galtzean datza. EKA/ACUVen arazo honen jakitun gara, eta horregatik, ELIKA Fundazioaren kausarekin bat egin nahi izan dugu “Janaria ez da botatzen” sentsibilizazio-kanpaina bultzatzeko.

Azaroaren 21etik abenduaren 10era bitartean aurrera eraman da ekimena, eta elikagaien banaketako eta jatetxe-arloko sektoreentzako sentsibilizazio eta prestakuntza espezifikoan oinarritu da, eta, aldi berean, euskal herritar guztiei zabaldu zaie. Izan ere, nahiz eta sektore horiek berebiziko garrantzia izan inpaktu hori murrizteko orduan, gizarte gisa dugun erronka bat da hau. Horregatik, kanpaina honetan sortu diren aholku baliotsuak zurekin partekatzeko aprobetxatu nahi dugu.

Kanpaina honen funtsezko alderdietako bat ostalaritzaren sektorean kontsumorako jarraibide praktikoak ematea izan da. EKA/ACUVetik, otordu batez gozatzera irtetean elikadura-hondakinak murrizteko zeregin garrantzitsua guztiok bete dezakegula babesten dugu. Ez zaizu bururatzen nola egin? ELIKAk ematen dizkizu gakoak.

Baina, ostalaritzan ez ezik, eragin hori gure eguneroko erosketan ere murriztu daiteke (eta murriztu egin behar da). Bereziki azpimarratu behar dugu, beraz, gure erosketa-saskia eta nola erabakitzen dugun saskia egiteko orduan. Horretarako, tokiko saltokietan erosten dugunean elikagaiak alferrik galtzea murrizteko aholku zehatzak emango dizkizugu jarraian.

EKA/ACUVetik, lankidetzak eta kontzientziak gizarte justoago bat eraikitzeko duten garrantzian sinesten dugu. Izan ere, gure eguneroko bizitzan aholku sinple horiek hartzean, ezberdintasuna adieraz dezakegu eta ingurune jasangarriago bat eraikitzen lagun dezakegu. Animatzen al zara ohitura horiek txertatzera eta gure kausarekin bat egitera elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan?

Gogoratu #JanariaEzDaBotatzen!

Utzi iruzkina