EKA/ACUVETIK JAI ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUGU, ETA 2023RAKO DESIORIK ONENAK!

Gabonak, normalean, gure familiakoekin elkartzeko garaia dira; besteak beste, denbora eten eta atzera begiratzeko unea ere bai. Dena mahai baten inguruan, pasadizo eta istorioen kontakizunak gogoan, eta elikagai ederrekin gainera.

5 gosegarri

Elkartetik balioa gehitu nahi izan diogu janari zoragarri horiei, gehiegikerietan erori gabe. Horregatik, bost aholku ematea erabaki dugu mokadutxo gisa, zentzuz joka dezagun. Hauexek ditugu:

  1. Ez erosi erosteagatik:

Ihes egin eskaintza gozogarrietatik. Oinarritu zaitez gehiago kalitatean, ez hainbeste kantitatean.

  • Tokiko eta merkataritza justua sustatu:

Ekimen jasangarriagoak lortuko dira era horretara, eta ekoizleentzako baldintza hobeak piztu.

  • Pentsa ezazu ingurumenean:

Urrutiko erosketekin, zenbait produktuk kilometro ugari egiten dituzte, eta planetari kalte egiten dion karbono-aztarna uzten dute.

  • Baztertu poltsak:

Saltoki desberdinetako artikuluak batu itzazu bakar batean, edo eskura izan berrerabilgarriak. Hondakinak mugatzen lagunduko duzu horrela.

  • Oparitzen duzunean, pentsa ezazu ere gauza ez-materialetan:

Askotan esperientzia ahaztezinak sortzen dira. Gure denbora eskaintzea edo partekatzea oparirik handiena izan daiteke.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Utzi iruzkina