9 GOMENDIO (+1) BLACK FRIDAYREN ASTEAN
Iritsi da Black Friday astea; Iragarki mordoa beheratutako artikuluen ezaugarriak aipatuz. Eta merkataritza-guneak, jendez astoratuta.
Abian dira ikasturteko aurreneko beherapenak, eta ez dugu horien aurrean antsietaterik azaldu behar. Black Friday eta Ciber Monday aste klasikoa dugu gure artean, bi egun -azaroaren 25 eta 28.a, hurrenez hurren-, egutegian gorriz markatuta, tranpa kontsumistetan ez erortzeko.
Bueltan dira Gabonak ia, nahi baino gehiago kontsumitzera garamatzan garaia bereziki. Inguratzen gaituenari begirada bat emateko unea da, benetan zerbait behar dugun jakiteko, eta bestela dendetan pilatutako jendearen kolapsoa saihesteko.
Urtero bezala, EKA/ACUVetik aholku batzuk gogoraraziko dizkizugu, gastuekin behar den moduan jokatzeko eta eraginkorrak izan gaitezen:
1.-Erosketa-zerrenda egin eta gastu-muga ezarri:
Black Friday eta Ciber Monday deritzogunak ongi asko aprobetxatzeko lehen urratsa izaten da. Finkatu gehienezko aurrekontua eta egin ezazu zerrenda bat bakarrik ezinbesteko produktuekin. Ezin gara gure aukera ekonomikoen gainetik bizi.
2.-Alderatu produktuak hainbat establezimendu eta webgunetan:
Ahalegina eskatzen du, baina egoki suertatu ohi da, batik bat produktu bera edo antzekoa prezio merkeagoan lortzeko orduan.
3.-Ondo aztertu etiketak, tentuz ibili prezio bikoitzarekin:
Karteletan ageri diren deskontu-ehuneko handiak ez zaizkie beti merkataritza-produktu guztiei aplikatzen. Beraz, ondo begiratu behar diogu interesatzen zaigun produktuaren etiketari. Beheratutako prezioa eta aurrenekoa erakutsi beharko ditu, edo aplikatutako deskontu-ehuneko zehatza (bi aukerak ere jaso ohi dira), bai eta dagokion BEZA ere.
4.-Egiaztatu kalitatea:
Black Friday eta Ciber Monday egunetan saldutako artikuluak, gainerako merkealdietan bezala, egoera ezin hobean egon behar dute. Huts edo akatsak dituzten produktuak salgai-hondar edo likidazioetan baino ezingo dira saldu. Hala ere, komeni da artikulua ondo aztertzea erosi aurretik, kalterik ez duela frogatzeko.
5.-Txartel bidezko ordainketak kudeatu:
Kreditu edo zordunketa-txartelaren bidez ordaintzen baduzu, jarri arrazoizko gastu-muga bat eta hura bete. Batzuetan, txartelarekin ordainduta, eskudiruarekin alderatuta, ez gara hain kontziente izaten daramagun gastuaz. Komeni da jakitea saltokiek uko egin diezaioketela txartelarekin ordaintzeari salneurri berezi horietan, modu ikusgarrian ohartarazita beti ere.
6.-Berme-motak:
Aplikatutako deskontuek ez diote tarterik ematen bermearen aldaketari. Horrelako jardunaldi komertzialetan, produktu berriek hiru urteko bermea dute, bigarren eskukoek adina, salbu eta epe laburragoa adostuz gero, inoiz ez urtebetetik beherakoa.
Idatzizko edo euskarri iraunkorreko bermea nahitaezkoa da izaera iraunkorreko ondasunetarako; hala nola, etxetresna elektriko, erreminta, altzari, jostailu, instrumentuetarako, e.a.
7.-Informa zaitez itzultze-politikei buruz:
Aipatu data seinalatu zein denboraldi arruntan zehar, merkatariak aldaketa eta dirua itzuli artean eskaini ahalko du, dagokion artikuluak akatsen bat badu, edo establezimenduaren publizitateak aukera hori iragartzen badu. Nolanahi ere, produktu bat erosi aurretik, komeni da aldatu edo itzultzeaz galdetzea, egoera onean egon arren. Izan ere, merkatari batzuek horretarako aukera ematen baitute zuzenean.
8.-Gorde tiket edo egiaztagiria:
Ez ahaztu gauzatutako erosketaren tiketa mantentzen, produktua ondo funtzionatu ezean erreklamatu ahal izateko.
9.-Online erosketetan atzera egiteko eskubidea:
Produktu galkor, pertsonalizatu eta beste salbuespen batzuk kenduta, urruneko erosketetan (Internet edo telefono bidezkoak) atzera egiteko eskubidea balia dezakegu (produktua itzuli eta dirua berreskuratu alegia) 14 egun naturaleko epean, justifikatu behar izanik gabe.
Gogoan izan banku-kontuei lotutako transferentziak eta txartel bidezko ordainketak arriskutsuak direla. Sarean iruzurrezko webgune pirata ugari dira. Horrexegatik, hain zuzen, hobe da beti eskura izatea aurreordainketarako txartela edo PayPal metodoa baliatzea.
Honaino irakurri baduzu, zorionekoa zu! Hona hemen gure gomendio gehigarria… Ziur jada ezagutzen zenuela.
10.-Kontsumo arbitraje-sistemari atxikitako establezimenduetan erosi:
Arbitrajea da biderik errazena merkatari eta partikularren arteko gatazkak auzibidetik kanpo eta dohainik konpontzeko. Horrek esan nahi du, gure erosketaren edozein arazoren aurrean, saltzaileak akordio adiskidetsu bat erdiesteko borondatea erakusten duela.
Arbitrajeari lotutako establezimenduek pegatina laranja dute, normalean erakusleihoetan jarrita.
Hemen kontsulta ditzakezu arbitraje sistemaren funtzionamenduaz jabetzeko eta eskaerak burutzeko xehetasunak: