B the Travel Brand, gure bi bazkideri 1300 € itzultzera behartua, bere frankiziatu batek erantzukizunak ez betetzearen ondorioz
Gure bazkide bikote batek B the Travel Brand bidaia-agentziarekin kontratatutako bidaia konbinatu baten gainean datza kontua: zehazki, Madril-Punta Cana hegaldia eta Barceló Bábaro Palace Deluxe hotelean ostatua.
Izapideak egiteko erabiltzen duten konfiantza-agentziak (UTCA APALY), Barceló Viajes (frankizia-emailea) markaren pean lan egiten du, eta 1300 €-ko seinalea eskatzen die hegaldiak erreserbatzeko. Bikoteak, halaber, epe barruan aurreratzen du aipatu kopurua.
Data iritsita, frankiziadunarekin saiatzen dira harremanetan jartzen, eta berorrek ez du erantzuten. Bilboko B the Travel Brand zentralean, erreserbaren ordainketarik ez dagoela jakinarazten diete, erreserbei eusteko kopuru horiek berriro ordaindu behar dituztela adieraziz. Zentzu horretan, gaineratzen dute haiek ez dutela beren gain hartu behar frankiziatuaren erantzukizunik. Epaia, baina, mesedegarria izan da bezeroentzat, eta agentzia nagusiak, B the Travel Brandek, frankiziadunaren betetze eza bere gain hartu behar duela ebatzi du, horrek ere UTCA APALY enpresari funtzionamendurako logoak, irudiak edota liburuxkak ematen dizkion bezala.
Laburbilduz, B the Travel Brandek gure bazkideei ordaindu behar izan die zenbatekoa, eta hori aurrerapauso bat da kontratazio-prozesu batean konpainia nagusiek eta elkartuek jarduten dutenean, erantzukizunak nola argitu behar diren zehazte aldera.