BBVAK 5.180 EURO ITZULI DIZKIO EKA/ACUVEKO BAZKIDE BATI
BBVAK 5.180 EURO ITZULI DIZKIO EKA/ACUVEKO BAZKIDE BATI
BBVAk eta EKA/ACUVeko bazkide batek adostasun batera iritsi dira entitateak 5.180 euro itzultzeko, baliatutako abusu eta lukurreria interesengatik.
Revolving txartelen funtzionamendua
Revolving txartelak erosketak eta eskudirua geroratzeko aukera ematen dute kreditu bidez, hilean kopuru txikitan itzulita. Kreditu hori bueltatze aldera, bi aukera ditu erabiltzaileak:
- Ordaintzeke dagoen saldoaren ehuneko bat hilero itzultzea, entitatearen arabera gehieneko eta gutxieneko kopuru batzuen barruan aldatzen dena.
- Kuota finko bat ordainduta.
Kontua da ez bata ez bestea ez direla errentagarriak, abusuzko interes eta gardentasun falta direla eta.
Jorratutako kasuan, titularra, EKA/ACUVeko bazkidea alegia, akordio batera iritsi da BBV banketxearekin bidegabeki kobratutako kopurua 5.180 eurotan kuantifikatuz.
Ohartarazpenak
Elkartetik ezagutarazi nahi dizuegu kreditu mota honek dakarren arriskuaz. Revolvingak erosketak egiteko parada ematen digu, lotura duen kontuaren likidezia-maila edozein dela ere. Nolanahi ere, haren funtzionamendua ondo ezagutzen ez badugu, erabilera desegokia eman diezaiokegu.
Txartel hauek kontratatu aurretik, beraz, zure bankuak eskainitako ordainketa-moduez galdetu, eta behin kontratatuta, kuotak aldatzeko aukerarik duzun. Ezinbestekoa da, era berean, aplikatutako interes-tasa eta UTBaz informazioa aintzat hartzea.
Auzitegi Gorenak 2020an WiZink txartel bati ezarri zitzaion %26-a lukurreria jota interes-tasak beherantz doitu diren arren, azkenekoak abusuzkoak izaten jarraitzen dute, bataz beste %23ra iritsita.