BEZ super murriztua eta “tasa arrosa”, kontrajarritako bi fenomeno

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, emakumeen higieneko artikuluei, hala nola, konpresa, tanpoi eta salvaslipei % 4ko BEZa aplikatzen zaie. Ordura arte, artikulu horiek % 10arekin zergapetzen ziren, eta 2012ra itzuliz gero, % 21 ere zela aztertu dezakegu. Preserbatibo eta sendagai ez diren beste antisorgailu batzuetan ere baliatu dute neurria. Hura dagoeneko 2019an aipatu zen, eta, urte honetarako aurreikusitako aurrekontuetan jaso ondoren gauzatu da azkenerako.

Produktu horiek lore-sorta baten edo jatetxe bateko afari baten BEZarekin zergapetuta zeuden, luxuzko artikuluak balira bezala. Imajina ezazue, une batez, zenbat diru gehiago utzi duten emakume askok beren bizitzetan zehar, beti premiazkotzat hartu behar izan direnean. Ongi etorria izan dadila, gutxienez, objektu horiekin bat datorren prezio batez gozatzeko aukera. Nolanahi ere, beherapen hauek ez datoz bat inflazio-maila handiekin, egungo egoera ekonomikoa dela eta.

Zergatik dira baina oraindik garestiagoak emakumeei zuzendutako hainbat produktu eta zerbitzu?

Artikulu askok, parekoak izanik, prezio askoz altuagoa dute emakumezkoen bertsioan. Bereizketa bakarra diseinuan edo enbalaje motan dauden xehetasunek adierazten dituzte. Tasa arrosa esaten zaio horri hain justu. Forma eta erabilgarritasuna berdinak izan daitezke; kontraldetik, supermerkatuen linealetan aldeak ikusten dira % 25 handiagoak diren prezioetan. Hala erakusten da bizarra egiteko makinatxo, krema edota xanpuen kasuan, besteak beste, arrosa izate hutsagatik gehiegizko zenbatekoa ordaindu egiten da.

Estatuan ez da ikerketa formalik egin zerga horrek urtebetean izaten duen kostua zehazteko. Aldiz, Estatu Batuetako datuak ditugu; hartara, Forbes aldizkariak kalkulatu zuen 2014an tasak 1.300 dolarreko kostua izan zuela emakumeen artean. Hori zerbitzu jakin batzuekin ere gertatzen da, ile-apaindegiekin, esaterako. Ile-mozketa sinple baten ondorioz, establezimendu askotan gizon batek ordaintzen duenaren bikoitza edo hirukoitza kobratzen diote emakumezko bati.

Enpresek adierazi dute tasa arrosaren atzean eskaria dagoela bere horretan, eta emakumeak prest daudela euren zaintzagatik gehiago ordaintzeko. Alferrikako argumentua ordea, ekoizpen-kostuak berberak izanda. Gainera, ez da erraza aldeak hautematea, eskuarki azkar erosten baitugu eta supermerkatu-kateek unitate horiek korridore bereizietan jartzeko estrategia darabilte.

Produktuaren beharra eta eraginkortasuna bilatzen dugu, ezin gara aldiz kaltetuta egon gehiegizko zenbatekoak ezartzeagatik, soilik apaletan arrosaren erakargarritasuna erakutsi izanagatik.

EKA/ACUVen linealek berdintasunezkoak izan behar dutela uste dugu: produktu berak kolore desberdinetan, stand berberetan kokatuak, nahasmendura ez eramateko, partekatzen ditugun beste elementu batzuekin gertatzen den modura (hortzetako pasta, komuneko papera, esnea, etab.). Tindategietan ere ikusten dugu. Garestiagoa da emakume-alkandora bat garbitzea eta lisatzea gizonarena baino, emakume-alkandora batzuek behar ez dutenean, ehun motagatik lehorrean garbitzen baitira.

Justifikaziorik gabeko kopuruak salatu

Aldeak ikusten badituzu, ez egin zalantza eta erreklamazio-orriak erabili. Horrez gain, ahal izanez gero, atera produktu horren argazkia eta marka bera etiketatu sare sozialetan, kontua behar bezala salatzeko. Horrelako diskriminazioekin amaitu behar dugu, kontsumoan ere bai, benetako berdintasun eraginkorra aldarrikatuz.

Utzi iruzkina