Bilbo-Bartzelona arteko Norwegianen kantzelazioak: kaltetuen eskubideak

Bilbo eta Bartzelona artean Norwegian Airlinesek egunotan bertan behera utzi dituen hegaldien bidaiariek indarrezko arrazoirik gabeko kantzelazioagatiko kalteordain automatikoa jasotzeko eskubidea dute, 250 eurotakoa dena 1.500 kilometro arteko hegaldietan, eta egoera horrek eragin izan ahal dizkien kalteengatik beste ordainketa bat jasotzeko eskubidea ere bai.

Konpainiari 250 eurotako konpentsazio automatikoa eskatzeaz gain, bidaiari bakoitzak kantzelazioak sor dizkion bestelako kalteak ekonomikoki baloratu eta egiaztatu behar ditu Norwegian Airlinesi kalte-ordainketa ere erreklamatzeko. Kalte horiek izan daitezke: erabili behar izandako ordezko garraioaren kostua; kotxean abiatu badira erregaiaren kostua; konpainiak eskainitako ordezko garraiobidea erabili badute eta hori helmugara behar baino 3 ordu beranduago heldu bada 300 euroko kalte-ordainketa; aurrez kontratatutako eta berandu heltzeagatik erabili ezin izandako ostatua, turismo-aktibitate edo antzerakoen kostua; lan batera, azterketa batera edo familiako edo bestelako ekitaldi batera (ezkontza bat, adibidez, bilera bat, kongresu bat…) berandu heltzeagatik edo galtzeagatik neurrikoa jotzen duen konpentsazioa…

EKA/ACUVek Norwegian Airlinesen aurkako erreklamazio horiek prestatzeko eta bideratzeko laguntza eskatzen die kaltetu guztiei. Gure bulego nagusia Bilbon dago, Plaza Barrian, 12. lehenengo ezkerrean. Telefonoa: 94 4168506. Getxon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian EKA/ACUVek dituen bulegoetara ere jo dezakete. Helbide eta harremanatzeko datu guztiak weborri honetan daude, ezkerreko aurkibidean Non gaude puntuan.

Utzi iruzkina