BLACK FRIDAY: Zenbait aholku
Datorren ostiralean, azaroak 29, Black Friday eguna ospatzen da eta datorren astelehenean, abenduak 2an Cyber Monday-a, erosketa onlinetan eskaintza eta deskontu bereziak ekartzen dituena. Adituek diotenaren arabera, Black Fridayak interneten bidez eginiko erosketak hirukoiztu ditu azken urteetan. EKA/ACUVetik hurrengo aholkuak eman nahi ditugu egun horiei segurtasunez probetxu atera ahal izateko:
1.- Aurretiazko planifikazio bat egitea norberaren beharrak aztertuz eta azken momentuko tentazioetan erori gabe.
2.- Erosketen zerrenda bat egitea eta gastu tope bat jartzea.
3.- Prezioen konparaketa egitea.
4.- Beharrezkoak ez diren erosketak ez egitea.
5.- Erosketen balditzak aztertu. Online erosketetan, normalean itzultze edo aldaketa politikak izaten dituzte dendek. Hala eta guztiz ere, legez 14 egunez bakarrik itzuli edo bueltatu daitezke.
6.- Faktura edo ticketa gordetzea.
7.- Denda segurua dela konprobatzea. Esteka baino lehen https eta kandadua.
8.- BF egunean erositako produktuek egun arruntetan erositakoen berme berdina dute eta komertzioek baldintza berdinak eskaini behar dituzte.
9.- Produktuetan prezio originala eta beherapenarekin agertu behar da, baita BEZ-a ere.
10.- Ahal den kasu guztietan, Kontsumo Arbitrajeari atxikitutako saltokietan erosi.
11.- Produktuak egoera ezin hobean egon behar dira.
12.- Kontuz produktuen faltsutzeekin!