GABONETAKO JOSTAILUAK: ERAIKITZAILEAK ETA ESTEREOTIPORIK GABEAK
Olentzero edo Erregeen aldekoa al zara zu? Nolanahi ere, egun hauetan, jostailuen publizitate ez-sexistari buruzko kode deontologiko berriari buruzko informazioa eman beharrean gaude, bai eta erreferentziazko aholku batzuk freskatu ere, zentzuzko erosketak egiten lagun diezazuketen.
Plurala, berdintasunezkoa eta estereotipoetatik askea
Horrela izan behar dute hemendik aurrera pantailetan proiektatuko diren jostailuen irudiak. Bukatu da iragarkietako sexismoa. Panpinek eta autoek ez dute bereizgarririk izango haurren artean. Gobernuak, jostailuen sektoreak eta Autocontrol publizitate-industriaren autoerregulazio-elkarteak, jostailuen publizitate ez-sexistari buruz adostutako kode deontologikoa onartuta, hilaren hasieran indarrean sartutako neurri nagusia dugu hau.
Horren arabera, adingabeei zuzendutako publizitatean ez da sortuko neskatoen irudia modu diskriminatzaile edo iraingarrian erabiltzen duen iragarkirik, eta, era honetara, berdintasunezkoak, benetazkoak eta eraikitzaileagoak izatea erdietsiko da, haurrak babesteko eta garatzeko funtsezko alderdiak izanik.
Kolore-loturarik ere ez da egingo (adibidez, arrosa klasikoa neskentzat edo urdina mutilentzat), eta hizkuntza inklusiboa sustatuko da, kontsumo osasungarri, arduratsu eta iraunkorra hedatzeko jarraitu beharreko eredu positiboak aurkeztuz.
Ongi asmatzeko oharrak
Ohikoa denez, gure erosketan kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsu batzuk nabarmenduko dizkizugu:
-Adi egon. Jostailu guztiek, erabiltzeko gomendatutako gutxieneko adina adierazi behar dute, eta horietako batzuk, duten izaeragatik, erabiltzeko jarraibideak eta izan daitezkeen arriskuei buruzko abisuak.
-Funtzionamendu elektrikoko jostailuek gehienezko potentzia, elikadura-tentsioa eta energia-kontsumoa zehaztu behar dituzte.
-Osagai kimikoak dituztenek, bestalde, 10 urtetik gorako haurrek bakarrik erabil ditzaketela nabarmendu beharko dute, eta substantzia arriskutsuak dituztela ohartarazi.
-Gainera, nautikoek edo uretan murgiltzen direnek, berariaz soilik uretan erabil daitezkeela azaldu behar dute, adingabea zutik eta beti pertsona heldu baten zaintzapean dagoelarik.
-Jostailu magnetikoek arriskutsuak izan daitezkeela ohartarazi behar dute (imanak irensteko arriskua).
-Kometa eta objektu hegalariei buruz, linea elektrikoetatik gertu erabili ezin direla aipatuko da.
-Babes-ekipamenduak simulatzen dituzten jostailuek (kaskoak, maskarak, betaurrekoak) adierazi behar dute ez dutela inolako babesik ematen istripurik izanez gero.
-Patin eta patineteek, azpimarratuko dute eurak erabiltzeko babes-ekipamendua eraman behar dela.
Gomendatzen dizugu:
-Erosketak programatzea, azken orduko pilaketak, presak eta beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko.
-Prezioak alderatzea. Kontuz elementu osagarriekin, salgaien prezioa garestitu baitezakete. Ipini arreta deskontu edo txarteletan. Ez gara opari gehigarriekin obsesionatu behar; normalean, zenbateko jakin batera iristea eskatuko digute trukean.
-Ez fidatu merkeegiak diren jostailuez: faltsifikazioak oinarriturik egon daitezke, edo gerta liteke behar bezala egokituta ez egotea, edota akastunak izatea. Ondorioz, hausteko eta arazoak sortzeko arriskua handiagoa litzateke.
-Aldaketa eta itzulketen politika kontsultatzea. Ondo informatu epeen gainean (saltoki batzuk denbora-tarte jakin bat uzten dute bakarrik).
-Aukeratu haurraren sormena eta irudimena sustatzen duten jolas hezigarriak.
-Internet bidez erosiz gero, ez ahaztu online konfiantzazko identifikazio-zigilua duten dendetan egiten saiatzea (ikur borobila, “KONFIANTZA” eta “ONLINE” hitzekin, urdin eta berdez irudikatuta, hurrenez hurren). Argi adierazi beharko dira establezimenduaren helbidea eta kontaktua, harremanetarako moduak eta erosteko baldintzak, bidalketa-gastuak eta entregatzeko aurreikusitako epea, bai eta aldaketen eta itzulketen kudeaketa ere. Gogoratu, modalitate honetan, legeak 14 egun natural ezartzen dituela atzera egiteko, higiene-aleetan edo produktu pertsonalizatuetan izan ezik. EZ BALIATU EMOZIOETAN, IZAN GAITEZEN RAZIONALAK