KONTSUMO-ARLOKO ERREKLAMAZIOEI BURUZ KONTUAN HARTZEKO ZENBAIT DATU ETA AHOLKU
-Publizitatea loteslea da. Gorde ezazu erosi duzun produktuaren edo kontratatu duzun zerbitzuaren liburuxka edo iragarkia iragarritakoaren balizko ezbetetzearen kasuan froga gisa erabil dezakezu eta.
-Tiketa edo faktura ezinbestekoak dira erreklamazio bat aurkeztu ahal izateko. Denboraz, narriatu, ezabatu, galdu egiten dira. Plastifikatu, fotokopiatu, fotografiatu, berme-agiriak doan erregistratzen dituzten weborrietara igo itzazu.
-Produktu baten akatsa edo matxura ekoizlearen errua balitz ere, kontsumitzailearen aurrean erantzulea saltzailea da eta berak erantzun behar dio erreklamazioari.
-Saltoki eta enpresa guztiek kontsumitzaileen eskura eduki behar dituzte beti erreklamazio-orriak.
-Erreklamazio-orriek hiru kopia dituzte: zuria Administraziora bidaltzekoa da; arrosa saltokiarentzat edo enpresarentzat da; eta berdea erreklamatzaileak gorde behar du.
-Erreklamazio-orrian, zehaztu gertatutakoa eta eskatzen duzuna: konponketa, aldaketa, itzulpena, kalte-ordaina…
-Telefonoz, emailez edo Internetez erreklamazio bat egiten dugunean, haren idetifikazio kodea eman behar digute.
-Merkataritza onlineko arazoak edo iruzurrak kontsumitzailearen bizilekuari dagokien epaitegietan sala daitezke.
-2.000 euro arteko kalte-ordaineko ahozko epaiketa azkarra, erraza eta doakoa da auzi-jartzailearentzat.
-Erreklamazio prozesuan kontsumitzaileak pairatutako sufrimendua eta egin behar izandako gastuak (deiak, fotokopiak, joan-etorriak…) neurtu eta indemniza daitezke ondo frogatuta eskatzen badira.
-Kontuz partikularren arteko erosketa eta alokairuekin, kontsumitzaileak defendatzeko legeen babesik ez dutelako.