LOTERIAREN INGURUKO OHIKO GALDEREI ERANTZUNAK

Zergarik ordaintzen al dute Loteriako sariek? Non kobratzen dira? Iraungitasunik al dute txartelek? Zer azaldu behar du Loteriako partaidetza batek legala izateko? Saria kobratu daiteke txartela apurtuta edo hondatuta badago? Loteriaren inguruko ohiko galderei erantzunak eskaintzen ditu EKA/ACUV-ek.

Non kobratzen dira Loteriako sariak?

2.000 euro arteko sariak loteria administrazioetan edo SELAE Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estadoko lurralde ordezkaritzetan kobratzen dira. 2.000 eurotik gorako sariak SELAEko ordezkaritzetan edo kontzertatutako bankuetan kobratzen dira: BBVA, Santander, CaixaBank, CECA.

Zergarik ordaintzen al dute sariek?

SELAEk antolatzen dituen zozketetako 10.000 eurotik gorako sariek %20ko zerga ordaintzen dute. Sariak zerga hori kenduta kobratzen dira.

Iraungitasunik al dute Loteriako txartelek?

Bai, zozketaren hurrengo egunetik aurrera hiru hilabeteko epea dago saria jasotzeko.

Legala izateko zer datuak azaldu behar ditu Loteriako partzaidetza batek?

-Loteria-txartela betetzen duenaren identifikazioa.

-Jokatzen den zenbakia eta loteria-partaidetzaren salneurria.

-Zozketaren data.

-Loteria-txartela edo dezimoa gordu dituenaren erabateko identifikazioa.

Saria kobratu dezaken bakarra txartela edo dezimoa daukana da, eta gero partaidetza dutenei dagokien zatia ordaindu behar die.

Zer egin daiteke saridun txartela apurtuta edo hondatuta badago?

Fotokopia bat egin ondoren, Loterías y Apuestas del Estado erakundeari helarazi behar zaio txartela (zuzenean edo loteria administrazio zein Espainiako Bankuaren bitartez) baliokoa den ala ez jakiteko. LAE-ek ezetz badio, helegite administratibo bat egin daiteke. Azken aukera Ekonomiako Ministraritzari altxada-errekurtsoa aurkeztea da.

Kontuz Loteriaren salmentan ematen diren iruzurrekin.

Gero eta iruzur gehiago egiten dira loteria eta bestelako apustuen salmentetan, batez ere Gabonetako eta Erregetako zozketetan. Aldizkarietako iragarkiak eta Internet dira iruzurra egiteko biderik erabilienak. Jakin behar dugu loteriako salmenta legala espainiar Estatuan egoitza duten saltokiek soilik egin dezaketeela. Edozein eskaintzaren aurrean loteria saltzailearen egoitza Espainian dagoela egiaztatu behar da eta online erostekotan weborria fidagarria dela ziurtatzen saiatu.

Nora jo loteriaren inguruko zalantza guztiak argitzeko?

Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado (SELAE):

902 112 313 / 915 962 300 / https://www.loteriasyapuestas.es

Utzi iruzkina