UDAKO MERKEALDIETAN EROSTEKO 7 AHOLKU XUME

Jada ditugu hemen udako merkealdiak. Udakoak, izan ere, urteko bigarrenak dira, eta beste behin, aprobetxatu ohi dugu gure arropa, etxeko gaiak edo elektronikako produktuak erosteko.

Betiko moduan, EKA/ACUVetik zenbait jarraibide/gomendio zehazten dizkizugu, erosketa horiei errentagarritasun handiena ateratzen lagunduko dizutelakoan. Kontuan hartu hurrengo ohar hauek beraz:

Egin zerrenda bat

Merkealdietan hainbat gauza erosi behar badituzu, bistan da zerrenda bat burutzea izaten dela egokiena. Adibidez, arropak aprobetxatu nahi badituzu, begira ezazu armairua eta errepasatu zer behar duzun: bainujantzi bat, bikini bat, kotoizko kamiseta batzuk, sandalia batzuk, hondartzako toalla bat. Sekretua da behin zerrenda esku artean duzula, bertatik ez ateratzea.

Erosi zure armairuan dagoenarekin konbinatzen duten jantziak

Arropa eta osagarriez ari garela, bada aholku zoragarri bat, beti kontuan hartu beharrekoa. Hautatu, adibidez, zure armairuan dauden beste hiru jantzirekin konbina dezakezun beste artikuluren bat. Honek arropa, poltsa, gerriko, zapata eta bestelako jantzientzat funtzionatu lezake.

Ez erosi modu inpultsiboan

Eskaintza eta beherapenez inguratuta gaudenean, zaila da bereiztea benetan behar dugunaren eta azkenean erosten dugunaren artean. Aprobetxatu zure familia edo etxea prezio hobeagoekin hornitzeko.

Prezioak alderatu

Merkealdira joan aurretik, kontsultatu interesatzen zaizun artikulua non dagoen eskuragarri, preziorik onena edo beherapenik aurreratuena non eskaintzen den ziurtatze aldera.

Gorde tiketa

Kontuan izanik edozein erreklamazio, aldaketa edo itzulketaren aurrean beharrezkoa dela erosketaren tiketa edo faktura sinplifikatua aurkeztea, hura mantentzeko betebeharra azpimarratzen dugu beti elkartetik. Gogoratu aldatu nahi duzun produktua egoera ezin hobean badago establezimendua ez dagoela behartuta aldatzera, berariaz iragartzen ez badu.

Online erosketetan tenporizadorea

Sareko erosketa batean atzerako kontuko orgatxoak eta laster amaitzen diren saioak aurkitzen ditugu maiz. Hori dela eta, hobe izango dugu ez kikiltzea. Webgunetik irten eta ideia argienekin itzultzea komeni da ostera. Alferrikako erosketak eta damu eta erruduntasun sentimendu desatseginak saihestuko dituzu horrela.

Zure eskubideak osorik

Artikuluek prezio beheratua jatorrizkoarekin batera agertu beharko dute beti, edo, bestela, argi eta garbi adierazi beherapenaren ehunekoa. Gainera, produktuek merkealdia hasi baino hilabete lehenago egon beharko dute salgai gutxienez eta bermeak berdinak izan behar dira, beheratuta egonda ere.

Establezimenduek ezin dituzte ordaintzeko moduak aldatu merkealdian, ohiko ordainbideak onarturik. Prezioa ere ezin da aldatu txartelarekin, eskudiruarekin edo finantzatuta ordaindu ahala.

Utzi iruzkina