Zer bermea du correoseko premiazko gutun ziurtatu batek?
Correoseko publizitatea eta kontsumitzaile baten erreklamazioari enpresak eman dion erantzuna kontraesankorrak dira.
Posta-zerbitzuan, igorpen ziurtatua (gutuna zein paketea) ohiko igorpena baino garestiagoa da ziurtapenak helmugara ondo helduko delako bermea handitzen duelako, eta premiazko igorpena ohikoa baino garestiagoa da azkarragoa delako. Sen onakoa da. Hala ere, jarraian kontatzen dugun kasuan, Correosek, harrigarriki, bigarrena erlatibizatzen du.
Azken Gabonetan, J.O. EKA/ACUVeko bazkideak ahalik eta azkarren eta seguruen bidali behar zion Igualatorio Médico Quirúrgicoko txartel bat bere bilobari, nor senide batzuen etxean zegoen Sabadellen (Bartzelonan) bronkitis batek jota. Correosekin egitea erabaki zuen premiazko gutun ziurtatu baten bidez, zein, 6,10 euroko kostuaz, abenduaren 26an atera zen Bilboko Mazarredo Etorbideko bulegotik, non bi egun beranduago helduko zela esan zioten. Baina urtarrilaren 5ean heldu zen gutuna Sabadellera, 10 egun beranduago. J.O.ren bilobari ez zitzaion garaiz iritsi eta beraz “ezin zitzaion sorospenik egokiena eman” bronkitisaren aurka, argitzen du gure bazkideak.
J.O.k azalpenak eskatu zizkion Correosi eta hauxe erantzun zion enpresak: atzerapena Gabonetan izandako posta-trafiko handiaren ondorioa izan zitekeela eta gutun mota horren bermea (premiazko gutun ziurtatua) “galera edo okerbideari soilik dagokiela”, ez baina entrega-epearen aldaketari. Correosek bere weborria begiratzea gomendatzen dio J.O.ri, hortxe bere zerbitzu eta produktu guztien zehaztasunak, prezioak eta bermeak ikus bait daitezke.
www.correos.es weborrian “premiazko gutun ziurtatua” tokian begiratzen du bezeroak eta (“igorpen nazionalean”) bere “balore erantsiak” jasotze-oharpena eta asegurua direla ikusten du (lotune batek zer diren azaltzen du). Entrega-epeari dagokionez, baliodun egun bat “abiapuntua eta helmuga diren herri handien arteko igorpenen %90tan, beti ere arratsaldez irekita dauden bulegoetan 16.00 baino lehen utzita edo goizez irekitako bulegoetan 14.30ak baino lehen utzita”.
Bilbo eta Sabadell Correosek zehazten duen herri handien zerrendan daude eta J.O.k 13.10etan utzi zuen gutuna Bilboko bulegoan. Hortaz, Sabadellera baliodun egun batean heldu behar zuen hurak. Igorpen-eguna larunbata izan zenez eta ingandetan Correosek ez duenez hartzen ezta igortzen, J.O.ri egun bitan helduko zela esan zioten, hau da abenduaren 28an, astelehenean. Baina ez, urtarrilaren 5 arte ez zen gutuna bere helmugara heldu, igorri eta 10 egun beranduago.
EKA/ACUVeko abokatuek kalte-ordain bat eskatzea aholkatu zioten gure bazkideari, gutunagatik ordaindutako 6,10 euroen itzulpena erreklamatzeaz gain, noski. Baina J.O.k gutunaren diruaren itzulpena baino ez zuen eskatu nahi izan. Harrigarria bada ere, Correosek eskaera hori jaso eta ukatu zion, lehen adierazitako arrazoiengatik. EKA/ACUVek erreklamazioa helarazi zion Kontsumobideri, zein Correosekin bitartekaritza egiten saiatu eta huts egin eta gero Kontsumoko Arbitrajera jotzea gomendatu zion J.O.ri., izan ere Correos (Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A.) sistema horretan atsikita dago. J.O.k arbitrajea eskatu zuen eta, orduan bai, Correosek amore eman zuen eta 6,10 euroak itzuli zizkion, zalantzarik gabe galduko zuen arbitraje bat eta harekin batera itxura itsusia ematea ekiditeko asmo garbian.
Auzi honek Correosen bezeroarekiko oso arreta txarra eta inkongruentzia benetan deigarria adierazten ditu. Erreklamazioari emandako erantzunak eta bere publizitateak ez dute gauza bera esaten. Premiazko gutun batek (ohikoa baino garestiagoa, gogora dezagun) entrega-epe bat bermartzen ez badu, zergatik zehazten da entrega-epe bat weborrian produktu horri buruz? Eta zergatik epe hori (baliodun egun bat) herri handien arteko premiazko gutun ziurtatuen %90an eta ez ehuneko ehunean? Zer gertatzen da gainontzeko %10arekin? Zer nolako garantia da bete daitekeena ala ez?