INAUTERIAK 2023: MOZORRO SEGURU BATEKIN OSPATU
Eta zuk? Dagoeneko erabaki duzu zertaz mozorratuko zaren? EKA/ACUVen argi dugu. Izan originala, ez hartu apetan jantzia garestitzen duten xehetasunekin eta aprobetxatu aurreko urteetako materiala.
Hainbat koloretako ileorde, kapela, maskara eta karetak beteko dituzte herri eta hirietako kaleak jai giroan ongi asko gozatzeko, otsailaren 18ko asteburutik aurrera.
Behatu zure armairuan edo jantzitegian. Festa honetako ohiko partaidea bazara, ziur berriz erabili nahiko zenukeen arropa edo geruzaren bat izango duzula gordeta; edo agian horrekin beste edozer prestatzea bururatuko zaizu.
Nolanahi ere, zerbait erostea erabakitzen baduzu, -osagarriak barne-, kontu handiz ibili.
Zer hartu behar dut kontuan?
-Sormen gehiago eta kontsumismo gutxiago: esandakoa. Mozorro bat zerotik fabrikatzea, merkeagoa suertatzeaz gain, hura jarrita eramatea bezain dibertigarria izan daiteke.
Erostea erabakitzen baduzu, ez zaitez garestiagoa den establezimendura joan, edo mozorro oso sofistikatu baten truke gehiegi ordaindu. Horrek ez baitu esan nahi arriskurik ez dagoenik. Erne ibili.
-Erosi konfiantzazko denda batean: mozorro merke bat erosteko tentazioa handia bada ere (gehienetan behin bakarrik jarriko dugula aintzat hartuta), ez ditugu erosi behar kalitate txarrekoak izan daitezkeenak, edota horrelako ospakizunetan espezializatuak ez diren dendetan. Ziurtatu zure zalantza guztiak erantzungo dituen leku batean bereganatzen duzula, eta, bereziki, zure seme edo alabarentzat arriskurik eragiten ez duten mozorroak dituztela.
-Mozorroaren segurtasuna egiaztatu: tentuz ibili distira eta bristadekin. Erraz erorri daitezke eta begietara sartu, narritadura eraginez.
Mozorroaren elementu txikiei ere erreparatu behar zaie. Lepoaren inguruan lotu daitezke, eta horiek urradurak eta zauriak sor ditzakete.
-Kontuz usain txarrekin: arropa eta bestelako elementuek gaizki usaintzen badute, ez erabili, bereziki zure semearen edo alabaren larruazal sentikorrarekin kontaktuan egongo badira; gainera, arriskutsuak izan daitezkeen produktu kimikoak azaldu ditzakete.
-Europako CE ziurtagiria: mozorroak marka hori izan behar du etiketan, ezinbesteko segurtasun-estandarrak bermatzeko; besteak beste, jantziaren sukoitasunik eza.
-Kontuz Inauterietako makillajearekin: inauterietako makillajeko produktuei dagokienez, hobe da lehendabizi larruazal-zati batean probatzea, alergiarik sortzen ez duten ikusteko. Etiketan zehaztu ohi da “hipoalergenikoa” dela.
-Aukeratu material aproposak dituzten mozorroak: hauekin sukoiak ez diren jantziei egiten diegu erreferentzia. Are gutxiago asfixiarako arrazoi izan daitezkeenak (jantzi osoak, burutik oinetaraino doazenak alegia). Frogatu materialak eta, ahal bada, aukeratu kotoizkoak, ez baitira suharberak eta horrez gain alergia-arriskua saihestuko duzu.
-Ekidin arnasa ongi hartzen uzten ez duten maskarak: haurrei maskarek arnasa hartzeko eta ikuspen egokia izateko aukera ematen dietela frogatu. Arnasa hartu ezinik badabiltza, asfixia-arriskua areagotuko da.
-Ez erabili lokarririk: batez ere, lepoari lotutako geruza duten mozorroetan, itotzeko arriskua ekar baitezakete.
Botoi edo luma gehiegi izatea ere ez da ona.
Larrialdietako irteera irisgarriak
Azkenik, areto barneko festa batera bazoaz, ondo begiratu inguruan eta aurkitu larrialdietako irteerak. Baieztatu erraz iritsi daitekeela horietara. Jende-masak ez bazaitu eroso sentiarazten, abisatu segurtasun-arduradunei. Hala ere, eurengandik jasotako erantzunek lasaitzen ez bazaituzte, dirua itzultzeko eskatu eta bertatik joan zaitezke.
Eurak uko eginez gero, erreklamazio-orriak eska ditzakezu. Publiko ororen eskura egon behar dute beti.