AUZITEGI GORENAK BERRETSI DU POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEKO KOMISIOA DEUSEZA DELA ABUSUZKOA IZANAGATIK

AUZITEGI GORENAK BERRETSI DU POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEKO KOMISIOA DEUSEZA DELA ABUSUZKOA IZANAGATIK

EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak BANCO SANTANDERREN aurka aurkeztutako demandarekin HASI ZEN KONTUA. Komisio hori kobratzeari uzteko akzioa baliatu zuen, APLIKATZEARI UZTEKO eta kontsumitzaileekin sinatutako kontratu guztietatik ezabatzeko eskatuz.

Auzitegi Gorenak ez du onartu bankuak aurkeztutako errekurtsoa Arabako Probintzia Auzitegiak ebatzitako epaiaren aurrean. Sententzia horrek baliogabetzat jo zuen posizio zordunak (zenbaki gorriak) erreklamatzeagatiko komisioa, eta jada irmoa da.

Auzitegi Gorenak iritzi du dagoeneko gai horren inghuruan bere jarrera azaldu zuela eta, beraz, erabakita dagoela, bankuak bere komisioa Goi mailako Auzitegiak aipatzen zuen modukoa ez zela alegatu arren; izan ere, behin bakarrik kobratzen zela eta mota horretako zorrak erregularizatzeko kudeaketen gastuak konpentsatzeko erabiltzen zela adierazten zuten entitatetik.

Argudio hori baztertua izan da eta, ondorioz, BANCO SANTANDERek, gainerako erakundeen antzera, komisio hori bere bezeroei aplikatzeari utzi behar dio. Komisioa azaltzen zen kontu bat zenbaki gorritan gelditzeagatik. abisu bat bidaltzen ziguten orduan, 39 euro kobratzearekin batera.

Ez utzi engainatu zaitzaten

EKA/ACUVetik kaltetutako pertsona guztiei gomendatzen diegu idatzizko erreklamazioa aurkez dezatela beren erreferentziazko bulegoan. Erantzunik ezean, gure elkartera jo dezakezue. Prozesuaren izapideak behar bezala betetzen lagunduko dizugu.

Adierazi behar da komisio bat baino gehiago direla zentzu honetan deuseztzat jo direnak. Besteak beste, leihatilan dirua sartu eta ateratzeagatiko komisioa, edota kutxazainaren bidez egin daitezkeen eragiketengatik kobratzen zena.

Utzi iruzkina