EKA/ACUVri buruz

EKAn kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak defendatzen ditugu, eta egunero borrokatzen dugu berdintasuna, etika eta elkartasuna gure kontsumoaren zutabe izan daitezen.

Zer eskaintzen dizugu?

Zure interesak ordezkatzen ditugu auzitegietan, kontsumoarekin lotutako gatazketan.

Kontsumitzaileen eskubideei buruzko ikastaroak eta tailerrak, informatzeko eta ahalduntzeko.

Laguntza lege-ekintzetan, bitartekaritza eta erreklamazio pertsonalak jartzeko baliabideak.

Bulegoak EAEko hiru hiriburuetan, aurrez aurreko arreta emateko.

Lankidetza erakunde publiko eta pribatuekin, bidezko kontsumo-politikak sustatzeko.

Kontsumo arduratsua bultzatzea, kontsumo-ohitura etiko, jasangarri eta solidarioak sustatuz.

Misioa

Kontsumitzaileak eremu guztietan babestea eta indartzea da gure misioa, haien eskubideak ezagutzeko informazio-baliabideak eta -materialak eskainiz, kontsumo-gatazketan kontsumitzaileen interesak ordezkatuz, bitartekaritza-ekintzetan eta banakako kontsultetan lagunduz, eta norberaren izenean erreklamazioak egiteko baliabideak emanez.

Ikuspegia

Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek berme osoz kontsumitzeko eskubidea dute, modu jasangarrian eta berdintasunez, produktuei eta zerbitzuei buruzko egiazko informazioa jasoz, bidezko kontsumo arduratsua eta jasangarria egiteko, eta erakunde publiko zein pribatuekin lankidetzan arituz.

Balioak

EtikaErrespetuaElkarrizketaZorroztasunaOsotasunaGogoaBaikortasunaUlermenaKonfiantzaGardentasunaKompromisoaSimpletasunaInformazioaInplikazioa

Ezagutu taldea

Markel Etxebarria

Komunikazioa
ekainfo@eka.org

Leire Alberdi

Abokatua Donostiako bulegoan
donostia@eka.org

Berta Nabaskues

Administraritza
bilbao@eka.org

Koldo Nabaskues

Presidente
eka@eka.org

David Alconchel

Kanpoko zerbitzu juridikoak

Arantza López

Abokatua Gazteizko bulegoan
gasteiz@eka.org

Ibone Granell

Abokatua Bilboko bulegoan
juridico@eka.org

Iñaki Velasco

Arduradun juridikoa
uridico@eka.org

Mikel Muñoz

Abokatua Bilboko bulegoan
reclamaciones@eka.org

EGIN ZAITEZ EKA/AKUVeko BAZKIDE!

Urteko kuota, 30 € besterik ez

Eskuratu aholkularitza juridiko osoa: kontsultak, izapideak, demanda judizialak, erreklamazioak…