Albisteak

Ezagutu kontsumoari buruzko azken berriak

AA-rekin egindako erreklamazioak: erabili aurretik inork azaltzen ez dizuna

AA-rekin egindako erreklamazioak: erabili aurretik inork azaltzen ez dizuna

Gero eta pertsona gehiago iristen dira EKA/ACUVera AA baten laguntzarekin egindako erreklamazio batekin, eta kudeatzearen arrakasta zaildu edo ezinezkotu egiten duten akatsaekin. Adimen artifiziala tresna erabilgarria da informatzeko, baina informatzea eta erreklamazio bat gauzatzea ez dira gauza berdina.

Halloween eta Gau Beltza: EKA/ACUVen kontsumo gakoak

Halloween eta Gau Beltza: EKA/ACUVen kontsumo gakoak

Halloween eta Gau Beltza: mozorroak, goxokiak, sarrerak… egun hauetan kontsumoak laster hartzen du protagonismoa. EKA/ACUVetik, ospakizun bietan kontsumitzeko gako praktikoak eskaintzen dizkizugu: iruzurrak nola saihestu, zer begiratu etiketetan eta nola uztartu dibertsioa eta kontsumo arduratsua.

Hertsapen-isuna CaixaBank-i: zer da eta zergatik ezarri diote?

Hertsapen-isuna CaixaBank-i: zer da eta zergatik ezarri diote?

Epaitegi batek CaixaBank-i 20€ko isuna ezarri dio EKA/ACUVeko bazkide bati bere hipotekako kontratu aurreko dokumentazioa entregatzen ez duen egun bakoitzeko. Hilean 600€ pilatzen dira bankuak bete arte. Azaltzen dizugu zer den hertsapen-isun bat eta nola iritsi garen egoera honetara.

Hipotekak: sinatzen duzuna ulertzeko gida praktikoa

Hipotekak: sinatzen duzuna ulertzeko gida praktikoa

Euriborra %3 gainditu du eta BCEk gaur bilera garrantzitsu bat ospatzen du. Etxebizitza bat erostea pentsatzen ari bazara, hau da erabaki bakoitzak zer dakarren ondo ulertzeko momentua. EKA/ACUVetik finkoa, aldakorra edo mistoa, sarrerako %20a, eskuragarri dauden abalak eta ezin duzun alde batera utzi alarma-seinaleak azaltzen dizkizugu.

Bukarazte-akzioak: honela eraldatzen dugu Kontsumoa EKA/ACUVetik

Bukarazte-akzioak: honela eraldatzen dugu Kontsumoa EKA/ACUVetik

Bukarazte-akzio batek ez du kalte-ordain indibidual bat eskatzen. Klausula abusibo bat baliogabetzat jo dadila eta betirako desager dadila eskatzen du, enpresaren bezero guztientzat, estatu osoan. Horrela eraldatzen dugu kontsumoa EKA/ACUVetik.