Abuztuaren 12an, mende honetako fenomeno astronomiko ikusgarrienetako bat biziko dugu: eguzkiaren eklipse total bat. Euskadiko leku asko osotasun-eremuan daude edo oso gertu, eta hortaz eklipsea ikusteko leku oso aproposa izango da.
Hortaz, gertaeraren data heltzear dagoela ikusita, komeni da gauza oso garrantzitsu bat argitzea: eklipse bat ikustea ez da, inondik-inora, ilunabarra ikustea bezala. Eguzkira zuzenean begiratzeak, babes egokirik gabe, segundu gutxiren buruan ikusmen-lesio larriak eragin ditzake. Honen harira, merkatuak, honelako gertakari bat hurbiltzen denean jadanik ohikoa denez, behar diren bermeak eskaintzen ez dituzten produktuen uholde batekin erantzun du.
EKA/ACUVetik, eklipsea segurtasunez ikusteko kontuan hartu beharreko azaltzen dizugu, jarraian.
Zergatik ez dute balio zure eguzkitako betaurrekoak
Baztertu beharreko lehen akatsa da pentsatzea eguzkitako betaurreko ilunek zure bista babes dezaketela eklipsea begiratzean. Kontua ez da zenbat iluntzen duten irudia, baizik eta betaurreko konbentzionalek ez dutela eguzki-erradiazioa eguzkiaren zuzeneko behaketarako behar den formatik iragazten.
Arriskua ez da desagertzen nahiz eta esposizioa oso laburra izan. Babes egokirik gabe eguzkira zuzenean begiratzeko segundo gutxi batzuk nahikoak dira kalteak jasateko. Okerrena da lesioak ez duela inolako minik eragiten gertatzen denean.
Zer bilatu eklipserako betaurrekoak erosten dituzunean
Eklipse bat behatzeko betaurrekoak Banakako Babes Ekipo gisa sailkatuta daude, eta horrek esan nahi du baldintza tekniko oso zehatzetara lotuta daudela. Hortaz, erosi aurretik, ondorengo guztia betetzen dutela ondo egiaztatu:
Betaurrekoak egokiak izatea ez da nahikoa — ondo erabili behar dira
Ziurtatutako betaurrekoak erostea lehen urratsa da, baina ez bakarra. Babesa eraginkorra izan dadin, erabilera ere egokia izan behar da.
Arreta berezia prismatikoak, teleskopioak edo argazki-kamerak erabiltzeko asmoa baduzu. Izan ere, berariaz horretarako diseinatutako eguzki-iragazkirik gabeko gailu horiekin eklipsea begiratzea are arriskutsuagoa izan daiteke begi hutsez ikustea baino, eguzki-erradiazioa kontzentratu eta anplifikatu egiten baitute. Gainera, eklipse-betaurrekoak ez dira nahikoak gailu horiekin batera erabiltzen badira — eguzki-iragazki espezifikoak behar dira gailu hauek erabiltzeko.
Betaurrekoak erosi dituzu eta guztiz seguruak ez direla uste duzu?
Eklipserako betaurreko batzuk erosi badituzu eta baldintzak betetzen ote dituzten zalantzak badituzu — etiketak ez daude argi, ISO araua ez da agertzen edo iragazkiak akatsen bat du agerian —, ez erabili. Eklipsea beste modu seguru batzuetan ere ikus daiteke: zeharkako proiekzioen bidez, kamerentzako iragazki espezifikoekin, edo streaming bidez jarraituz.
Eta erosi duzun produktuak legezko baldintzak betetzen ez dituela uste baduzu, salatu ere egin dezakezu. Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak berariazko kanpaina bat jarri du abian Espainian eklipse-betaurrekoen merkaturatzea kontrolatzeko. EKA/ACUVekin ere kontsulta dezakezu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideei buruzko zalantzarik izatekotan.
