Gaur egun ere, kontsumitzaile askok uste dute erreklamatzeak ez duela ezertarako balio. Konpainia handi bati aurre egitea borroka galdu bat dela. Baina, egia esan, hau ez da horrela: EKA/ACUVen jasotzen ditugun kontsulta eta kasu bakoitzak, gure lana askoz haratago doala baieztatzen du. Herritarrei laguntzen diegu lehen zalantzatik arazoa benetan konpondu arte.
Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, eta 30 urtetik gorako esperientzia dugu euskal kontsumitzaileen eskubideen defentsan. Zifretan zentratzea baino gehiago, herritarren bizitza hobetzeko irtenbide erreal, hurbil eta erabilgarriak ematea da mugiarazten gaituena.
Lehen urratsa: hasierako kontsulta
Pertsonak kezka zehatz batekin etortzen dira gurera: kargu bidegabe bat, abusuzko klausula bat, hegaldi bat bertan behera utzita, revolving txartel bat…
Lehen harreman honetan, gure hurbiltasuna eta irisgarritasuna balioesten ditugu: bulegoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen, arreta euskaraz eta gaztelaniaz, eta entzuten eta orientatzen duen kontsumoan espezializatutako talde bat.
Bigarren urratsa: kasuaren azterketa
Jarraian, gure Kabinete Juridikoaren txanda da. Erreklamazioaren bideragarritasuna aztertuko dugu, jarraitu beharreko estrategiarik onena aukeratuz. Milaka kasutan metatutako esperientziak aukera ematen digu erantzun argiak eta errealistak emateko.
Hirugarren urratsa: erreklamazioa eta laguntza
Ez gara formulario bat entregatzera mugatzen. EKA/ACUVen prozesu osoan zehar laguntzen dizugu:
- Erreklamazioa aurkezten diogu enpresari.
- Jarraipena egiten dugu eta konponbide bat lortzeko negoziatzen dugu.
- Beharrezkoa bada, kontsumo-arbitrajera jotzen dugu eta baita auzitegietara ere.
Gure lanari esker, kontsumitzaile askok berreskuratu egin dute zegokiena, ukiezinak ziruditen abusuzko jardunbideen aplikazioa geldiaraziz.
Laugarren urratsa: konponbidea
Emaitza argia da: bazkideak bere dirua berreskuratzen du, konpentsazio bat jasotzen du edo bere eskubidea errespetatzea lortzen du. Baina ez da soilik norberaren onura: irabazitako kasu bakoitzak gure gizartean kontsumo bidezkoagoa eta kontzienteagoa eraikitzen laguntzen du.
Balio erantsia
Urtean 30 euro eskas ordainduta, familia-unitate osoak jasotzen ditu gure zerbitzuak. Honek esan nahi du alta hartzen duen pertsonak ez ezik, berarekin bizi direnek ere laguntza eta babes bera jasotzen dutela. Herritarrek haien eskubideak defendatzeko aukera izan dezaten pentsatutako formula.
Gainera, kontsumo eraldatzaile eta parte-hartzailean sinesten dugulako, herritar guztien eskura jartzen ditugu doako erreklamazio-formularioak gure webgunean. Hala, arazoa bere kabuz kudeatu nahi duenak oinarri sendoarekin eta indarreko araudira egokituta egin dezake.
Gure konpromisoa
EKA/ACUVen ez ditugu kontsumitzaileak bakarrik uzten. Gure helburua argia da: konpainia handi bakar bat ere ez gailentzea, ezjakintasunagatik edo erreklamatzeko beldurragatik.
Noizbait kontsumo-arazo bati aurre egiten badiozu, gogoratu: ez zaude bakarrik. Jarri harremanetan gure taldearekin, eta eman lehen pausoa zure eskubideak defendatzeko.