Zer da, zehazki, hertsapen-isun bat?
Hertsapen-isun bat ez da arau-hauste batengatiko zigor soil bat; epaileak ezartzen duen presio-tresna judizial bat da, ebazpen bat betetzea bultzatzen duena.
Kontagailu baten antzera funtzionatzen du, egunez egun dirua pilatzen doa enpresak auzitegiak agindu diona bete arte. Zenbat eta beranduago bete, orduan eta diru gehiago ordaindu behar du. Helburua da zor hazkorrak betetzen jarraitzea erresistitzen jarraitzea baino merkeago bihurtzea.
Prozedura Zibilaren Legeak arautzen du (699., 709. eta 711. artikuluak), eta betebeharra ez denean diru kopuru bat ordaintzea, baizik eta zerbait zehatza egitea (dokumentu bat entregatzea edo jarduera zehatz bat egitea, adibidez), erabiltzen den baliabide bat da.
Zer gertatu zen CaixaBank-ekin?
Zergatik du garrantzia kasu honeek?
Eskaintza loteslea bankuak hipoteka bat sinatu aurretik entregatu behar duen dokumentua da, baldintza guztiak xehazten dituena. Dokumentu hau gabe, oso zaila da klausula abusiboen edo behar bezala jakinarazi gabeko baldintzen existentzia egiaztatzea, eta kasu askotan ezinezkoa da erreklamazio judiziala mantentzea.
EKA/ACUVek bankuaren taktika irauli du eta CaixaBank-ek dokumentazioa eman barik emandadako egun bakoitza kostu ekonomiko erreal eta gero eta handiago baten bihurtu du. Bankuak bere horretan jarraitzen badu, legeak auzitegiari urrunago joateko aukera ematen dio, erakundearen instalazioen miaketa eta erregistroa egiteraino dokumentazioa aurkitzeko.
EKA/ACUVetik egunez egun lanean jarraituko dugu finantza-erakundeek beren betebeharrak urratzekotan zigorgabe gera ez daitezen. Espediente bakoitzaren atzean eskubideak dituen kontsumitzaile bat dagoelako.
