2035: DIESEL ETA GASOLINA IBILGAILUAK SALTZEKO AMAIERA DATA

Garraiotik datozen berotegi-efektuko gasen emisioak geldiarazteko, Europar Batasuneko Ingurumen Batzordeak debekatu egingo ditu diesel, gasolina eta hibrido entxufagarriak diren autoen salmenta .

Neurria 2035eko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, baina 2050era arte eurekin ibiltzen jarraitu ahalko da. Helburua karbonoaren neutraltasuna lortzea da, eta, horretarako, trantsizio energetikoa bizkortu nahi da, epe batzuk finkatuta. Horrela, 12 urte barru ezingo da barne-errekuntzako auto eta furgonetarik saldu. Gainera, 2030erako, emisioak murrizteko neurriak gutxituko dira: zehazki, %55 autoetan eta %50 furgoneten kasuan.

Errepideko garraiotik eratorritako gasen emisioak %30 egin du gora, hau da, Europar Batasuneko emisio guztien bosten bat. Igoera horren ondorioz, agintariek azkarrago urritu dituzte automobil-industria eta gainerako trafikoaren isurketak.

Adostutakoaren arabera, ibilgailuen bizitza baliagarrian isurien benetako jarraipena egiteko sistema bat diseinatu beharra dago orain. Mekanismoa 2025erako egon beharko litzateke prest, eta, orduan, Bruselak bi urtean behin txosten bat egin beharko du erreformak kontsumitzaileengan izan dituen eragina eta aurrerapenak ebaluatzeko.

Gai izango gara kostuei aurre egiteko?

Elkartetik uste dugu, ingurumenarekin oso modu positiboan lagunduko duen funtsezko urratsa den bezalaxe, erosteko laguntza publikoak aurreikusi eta elektrifikazioa erraztuko duten mota guztietako neurriak hartu behar direla. Azken honi dagokionez, Co2 erregai neutroak kontuan edukitzea komeni da, prezio merkeagoetan eskuragarri baitaude.

Erregai fosilen alternatibak

Planetak erregai fosilekiko duen mendekotasunarekin bukatzea ezinbestekoa da krisi klimatikoa gelditzeko. Garrantzitsua da azpimarratzea fabrikatzaileak gero eta integratuagoak daudela gertuko etorkizunaren negozio-ereduan; izan ere, horretara egokitzen daramatzate denbora batez, auto elektrikoen eskaera handia aintzat hartuta, baita automobilgintza teknologia darabiltzan renting zerbitzuak oinarri hartuta ere.

Elektrizitatea energia-iturri gisa erabiltzearen hazkundea ere oso eraginkorra da garraiorako. Espainian sare elektriko zabala izaten da eta kargatzeko puntuen kopurua areagotzen ari da apurka.

Hidrogenoa, GNP (Petrolioaren Gas Likidotua) eta GNK (Gas Natural Konprimitua) dira bestelako elikatze-iturri nagusiak. Ikus ditzagun bakoitzaren funtzionamendu eta ezaugarriak:

Hidrogenoa

Hidrogenoaren bidez elementu kimikoari eta molekulari egiten zaio erreferentzia. Azken hau sinpleena eta ñimiñoena da, eta hidrogenozko bi atomoz osatzen da. Teknologiak ahalbidetu du molekula hori erregai-zeluletan erabiltzea elektrizitatea edo beroa sortzeko, baita barne-errekuntzako motorretan baliatzeko ere.

Gauzak horrela, trakzio mekanikoko autoek hidrogenoa duen erregaiarekin elikatutako motor batekin funtzionatzen dute, oxigeno eta beste substantzia batzuekin konbinatuta. Bateriak erregai-zelulekin integratzen dira, trakzioaz arduratzen den motor elektriko bat elikatuta.

Hidrogenoa errekuntzarako erabiltzeak abantaila nagusi bat dakar: gas kutsatzaileen zero isurketak erdiestea alegia. Hala ere, desabantaila konkretu bat ere badauka: energia nabarmena exijitzen du ekoizteko, ez baitago libre modu naturalean.

Erregai alternatibo honen egungo muga hidrogeno-ibilgailuen ekoizpenaren kostua handia dela izaten da, eta hornidura-azpiegituren sarea sortzeko beharra.

PGL (petrolioaren gas likidotua)

Petrolioa fintzeko prozesutik eratorritako propano eta butano gasen nahasketan datza honakoa. Gas horiek likidotu egiten dira, automozioan errazago garraiatu eta erabiltzeko.

Autopropultsio teknologiaren aurrerapenak erregai alternatibo horiek erabiltzen dituzten autoak diseinatzera bideratuta daude, barne-errekuntzako motor konbentzionalen ordez. Autogasa ere esaten zaio, presioa jasaten du eta gas-egoeratik likidora pasatzen da, bolumena murriztuz. Partikula gutxiago isurtzen ditu eta ekoizpen-kostua ekonomikoagoa da.

GNK (gas natural konprimitua)

Iturri hau sukalde edo berogailuetan erabiltzen den gas natural beretik dator gehienbat ( %66) coches.com blogak jakitera ematen duenez, eta gainerakoa ordea petroliotik. Hidrogeno kantitate handia duenez, karbono dioxido gutxiago sorrarazten du, ingurumenerako eraginkorra izanik. Era berean, adituen hitzetan energia mota horrekin funtzionatzen duten motorrak iraunkorragoak dira, ez baitituzte hainbeste biraketa behar eta bibrazio eta kutsadura akustiko gutxiago sortzen dute. Horren harira, GNK ibilgailuak konbentzionalak baino seguruagoak dira, gas natural konprimituarekin hantura eta detonaziorako arriskua murrizten delako.

Interesgarriena, finean, aipatutako hiru aukerekin emisioak nabarmen murrizten direla izaten da. Gainera, prezioa ia erdira jaisten da gasolina edo dieselarekin alderatuta, eta mekanikek higadura txikiagoak jasaten dituzte.

Espainiako Jasangarritasunaren Behatokiak azaldutakoari erreparatuz, datozen hamarkadetan gure ekonomiaren sektore guztiak deskarbonizatzen ez baditugu, litekeena da tenperaturak 2 gradutik gora igotzea, ondorio suntsitzaileak ekarrita.

EKA/ACUVen baikor baloratzen dugu industria deskarbonizatzeko edozein bide errealista. Automobilaren sektorean maila horietan aurrera egitea oso adierazgarria da atmosferan eragindako inpaktu negatiboak hobetu eta aire garbia eta kalitatezkoa lortzeko. Horrez gain, herritar gisa, komeni zaigu zorrotzak izatea desplazamendu bakoitzean egokienak diren baliabideen hautaketan.

Utzi iruzkina