EKA/ACUVEK SIXT-EN EPAIA BEREHALA BETEARAZTEA EXIJITZEN DU

SIXT-EN BEZERO GUZTIEI JAKINARAZI NAHI DIEGU DAGOENEKO ESKA DEZAKETELA ISUN, KALTE ETA FOTOPERITAZIOAREN KUDEAKETAGATIK ORDAINDUTAKO KARGUAK ITZUL DIEZAIETEN.

SIXTek ez duenez Bilboko Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak emandako epaian xedatutakoa borondatez bete, sententzia bera betearazteko ESKATU du EKA/ACUVek.

Epai aitzindari batean BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIAK berresten du Bilboko Merkataritza Arloko 1. zenbakiko Epaitegiak emandako ebazpena, eta deuseztzat jo DITU Sixt enpresaren ibilgailuak alokatzeko kontratuetan txertatutako isun, kalte-espediente eta fotoperitazioen kudeaketagatiko karguak. Hori dela eta, horiek ezabatzera, erabiltzeari uztera eta kontzeptu horiengatik kobratutako zenbatekoak itzultzera BEHARTZEN DU.

Sixt-ek, alokairuaren prezioaz gain, beste kargu batzuk ere sartzen ditu kontratuetan, abusuzko jokabideengatik baliogabetzat jo izan direnak:

– Isunen kudeaketagatiko kargua; horren bidez, 44 €kobratzen dituzte, gidaria identifikatu ondoren bezeroei jarritako isunen izapideak kudeatzeagatik. Kontua da hori enpresaren legezko betebeharra dela, eta bezeroei ez dakarkiela inolako onurarik, jakina, horren guztiaren kostua inposatu ezinik.

– Kargu bat kalteak kudeatzeagatik eta beste bat foto-peritazioagatik. Ezbehar bat suertatzen bazaigu ibilgailua alokatuta edukita, 44 €-tik 100 €-ra bitarteko kargu bat kobratzen da, espedientea kudeatzeagatik, espresuki zein zerbitzu eskaintzen den zehaztu gabe. Horrek ez dakar inolako onurarik kontsumitzailearentzat; are gehiago, enpresaren interesen alde egiten du.

Emandako epaiak baliogabetzat jotzen ditu klausula horiek, gehiegizkoak izana egotzita, eta agintzen du konpainiaren alokairu-kontratu guztietatik kentzeko, erabiltzeari uzteko eta, nagusiki, ordaindutako zenbatekoak ITZULTZEKO.

Erreklamatu zure kopurua

Epai hau betearaztean, karguren bat ordaindu duen edonork modu sinplean eskatu ahal izango du hura itzuli diezaioten. Nahikoa izango du ordainagiriren bat aurkeztearekin, beste epaiketa batera joan beharrik gabe.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: