EUSKADIKO KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEN ESTATUTU BERRIA: ESKUBIDEEN INDARTZEA ETA KONTSUMO INFORMATUA

Joan den ekainaren 6an argitaratu zen behin betiko EAOn Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutu berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea), eta eguneratze horrek, zalantzarik gabe, mesede egiten dio euskal herritar guztien posizioari, pertsona fisikoak kontsumitzaile diren aldetik, enpresek kontrakoa frogatu ezean. Aspaldi defendatu genuen hori gure elkartean, eta lege berrian islatzea lortu dugu behintzat. Horrek eskubideak hobetzea dakar, eta, horiek eskubideak sustatu eta bermatzeko administrazio-jarduerak egiten dira.

Ezinbestekoa da kontsumo arduratsuaren adierazpena, kontsumo-harremanak arrazionaltasunera eta jasangarritasunera bideratzen dituena, arreta batez ere elikagaien xahuketan jarrita. Alde horretatik, ostalaritza-zerbitzuek doako iturriko ura eskaini behar diete bezeroei, bai eta kontsumitu ez diren elikagaiak eramateko hautua eskaini ere. Aukera horren berri informatu behar dute, argi eta garbi, establezimenduko karta edo bestelako abisuen bidez.

Kontuan hartzea merezi duen beste alderdi bat (EKA/ACUVen erreklamazio ugari izapidetu ditugu ildo horretan), ondasun eta zerbitzuak etxez etxe saltzeko debekua da. Orain, interesdunek aldez aurretik onartu beharko dituzte bisitak, eta enpresek, gainera, adostasun hori egiaztatu beharko dute.

Bestalde, Kontsumobidek bidegabe kobratutako kopuruak itzultzea erabaki ahal izango du zehapenetan, baita galerengatiko kalte-ordainak agindu ere. Zentzu horretan, enpresa-jardunbide egokien kodeak bultzatuko ditu.

Jarraian, onartutako funtsezko beste gai batzuk nabarmentzen dizkizugu:

-Enpresek eskaintzen duten informazioarekin lotutako eskubideen babes zabalagoa.

-Kontsumo bitartekaritza eta arbitrajea indartzea (kontsumitzaileen gatazkak konpontzeko doako aukera).

-Merkatuaren kontrola indartzea ikuskapenekin, non aztertzaileak ez duen zertan bere burua identifikatu beharko.

-Enpresek egindako arau-hausteak, zigortutako enpresen abusuzko klausulak eta erreklamazioak argitaratu ahalko dira.

– Kontsumo arduratsuaren sustapena, neurritsua, informatua, gogoetatsua eta kontzientea izan dadin, elikadura-xahutzearen aurkako borroka, plastikoen inpaktua murriztea eta tokiko produktua eta Km-0 kontuan edukita.

Hona lege osoa kontsultagai:

Utzi iruzkina