IBILGAILUEN KARTELAREN PROZESUAK AURRERA JARRAITZEN DU. JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN!
2006 eta 2013 artean ibilgailu bat erosi bazenuen eta kartela deritzonak eragindakoen artean zaudela egiaztatu baduzu, garaiz zaude oraindik EKA/ACUV-ek fabrikatzaileei helarazitako erreklamazioekin bat egiteko.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) 21 fabrikatzaile, 130 emakidadun eta 2 enpresa-aholkularitza zigortu ditu lehia murrizten duten jardunbideengatik, Auzitegi Gorenak 2021eko apiriletik abendura bitartean emandako 13 epaietan autoen prezioak adostu zirela frogatuta.
EKA/ACUV-etik jakinarazi nahi dizuegu prozesuan murgilduta jarraitzen dugula kasu arrakastatsuren bat lortzeko itxaropenarekin. Izan ere, orrek taxu handiagoa emango liguke fabrikatzaileen aurka zuzenean presioa egiteko, eta prezioak aldatzeagatik sortutako gainkostuengatik kalte-ordainak eskuratzeko.
Eragindako pertsona guztiak animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzera, norbanakoari dagokion kasu zehatza baloratzeko.
Kaixo,
2012 an ibilgailu bat erosi nuen eta kartela deritzonak eragindakoen artean nagoela esango nuke.
EKA/ACUV-eetik helarazitako erreklamazuoarekin bat egin nahiko nuke.
Zein hurrats eman behar ditudan adieraztea eskertuko nizueke.
Eskerrik asko
Maider
Kaixo, Maider:
Lehendabizi, eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik. Zure kasua sakonago ezagutu dezagun, gure telefono zenbakira deitzea gomendatzen dizugu: 944 15 00 50. Honela, gure talde juridikoko profesional batekin hitz egin ahalko duzu eta zure erreklamazioa aurrera eramateko behar dituzun erantzunak emango dizkizu.
Aldez aurretik eskerrik asko EKA/ACUVen konfiantza izateagatik eta zorte on zure erreklamazioarekin.