Kontsumitzaileen eskubideen nazioarteko eguna: zure eguna, gure eguna
Kontsumitzaileen eskubideen nazioarteko eguna: zure eguna, gure eguna
Gaurko eguna aukera paregabea da atzera begiratzeko eta, oso harro, kontsumitzaile gisa lortu ditugun konkista guztiak ikusteko; baina betiere kontuan hartuta oraindik bide luzea dagoela egiteko eta erronka askori aurre egiteko.
Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Zure eguna, gure eguna. Une oso berezia, gure eskubideei buruz hausnartzera eta gure eguneroko bizitzan eskubide horiek babestearen garrantzia baloratzera gonbidatzen gaituena.
Egun honetan, EKA/ACUVetik bat egiten dugu ospakizunarekin, euskal kontsumitzaileen eskubideak egunero defendatzeko eta sustatzeko egiten dugun lana azpimarratuz. Aukera bat, gainera, gogorarazteko kontsumitzaile gisa oinarrizko eskubide batzuk dituzula. Ezagutzen dituzu?
1. Osasuna eta segurtasuna babesteko eskubidea
Kontsumitzaile lez, gure osasunerako eta segurtasunerako seguruak diren produktuak eta zerbitzuak erosteko eskubidea dugu.
2. Informaziorako eskubidea
Eskuratzen ditugun produktu eta zerbitzuei buruzko informazio argia, egiazkoa eta osoa jasotzeko eskubidea dugu, horien ezaugarriak, prezioak eta erabilera-baldintzak barne.
3. Hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskubidea
Kontsumitzaile garen aldetik, merkatuan ditugun eskubide eta erantzukizunei buruzko heziketa eta prestakuntza jasotzeko eskubidea dugu, erabaki informatuak eta kontzienteak hartu ahal izateko.
4. Gure interes ekonomikoak babesteko eskubidea
Merkataritza-jarduera desleialen eta abusuzkoen aurka babesteko eskubidea dugu, baita jasandako kalte-galerengatik konpentsazio egokia jasotzeko eskubidea ere.
5. Ordezkaritza eta partaidetza izateko eskubidea
Kontsumitzaile lez, ordezkatuak izateko eta gure interesei eragiten dieten erabakietan parte hartzeko eskubidea dugu, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.
Adimen Artifizialaren testuinguru berrian kontsumitzea
Baina, kontsumitzaile garen aldetik, kontsumo-gizarteak etengabe proposatzen dizkigun eguneroko erronka aldakorrei egin behar diegu aurre. Ildo horretan, gaur egungo erronka handi horietako bat da, hain zuzen ere, Adimen Artifiziala eta kontsumitzeko eta bizitzeko dugun modua aldatzeko modua. Hori dela eta, aurten nazioarteko mailan landuko den gaia honako hau izango da: AA bidezkoa eta arduratsua kontsumitzaileentzat.
Aukera hau ez da kasualitatea. Iaz, AA sortzailean egindako aurrerapenek mundu digitala guztiz aldatu zuten. Giza elkarrizketa imitatzen duten chatboten jaurtiketari esker, milioika kontsumitzailek erabiltzen dute jada beren eguneroko bizitzan AA sortzailea. Teknologia honek izugarrizko eragina izango du lan egiteko, sortzeko, komunikatzeko, informazioa biltzeko eta, jakina, kontsumitzeko moduan.
Ondo erabilita, AA sortzaileak gure bizitzak hobetu litzake zentzu askotan. Hala ere, testuinguru berriak ere proposatuko ditu, eta ondorio larriak izango ditu kontsumitzaileen segurtasunean eta justizia digitalean. Ondorioz, azkar jardun behar dugu AAren etorkizun justu eta arduratsua bermatzeko.
Horregatik, aurten, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Egunak hainbat arazo garrantzitsu jarriko ditu mahai gainean, hala nola desinformazioa, pribatutasunaren urraketak eta praktika diskriminatzaileak, bai eta AAk bultzatutako plataformek informazio faltsua zabaltzeko eta aurreiritziak betikotzeko duten modua ere.
Kontsumitzaileen ahotsa, gaur eta beti
EKA/ACUVen, bitartean, euskal kontsumitzaileak informatzeko, hezteko eta ahalduntzeko lanean jarraituko dugu, haien eskubideak baliatzeko beharrezko tresnak eta laguntza emanez. Gure egitekoa kontsumo arduratsua, iraunkorra eta etikoa sustatzea da, eta kontsumitzaileen eskubideak une oro errespetatu eta babestuko dituen gizartearen alde lan egitea, bai gaur , bai urteko gainerako egunetan.