KOTILIOIAK: GORDE PUBLIZITATEA ETA SARRERA
Kotilioi eta makrofestak iragarri ohi dira egun hauetan, diskoteka, pub, jatetxe, karpa eta kiroldegietan. 30 eurotik gorako prezioak.
Gaueko dibertsioa Gabon Zahar eta Erregeen egunera bideratuta dago. Jende anitz -gazteak gehienak- biltzen dituzten jai tradizionalak.
Jakina, bermatu behar da ekitaldi horiek segurtasun-baldintzak betetzen dituztela eta sarreren salmenta ez dela lokalaren edukiera baino handiagoa.
Kontuz mugikor, Internet edo kaleko salmentekin
Gure sarbide-tiketa eskuratzeko aukeren aurrean, kontuz ibili beharko gara bereziki bide horiekin. Jo ezazu webgune seguruetara eta ez fidatu harreman publikoez, besteen artean, ez bada identifikatzen ekitaldiaren txapa edo jantzi ofizialen batekin, edo zalantza egiten badu ekitaldiaren xehetasunei eta garapenari buruzko informazioa ematean. Horrela, faltsukeriak saihestuko ditugu, bai eta luzatu daitezkeen erreklamazio-prozesuak ere. Ez ahaztu informazio-liburuxka, publizitate-ebakina edo dagokion webguneko pantaila-argazkia biltzeaz.
Egiaztatu ekitaldiak berme guztiak betetzen dituela
Era berean, kotilioia antolatzen duen lokalak edukiera eta ebakuazio-bideak errespetatzen dituela ziurtatu beharko dugu. Bada, tokiak administrazio-baimena izan beharko du, eta enpresek erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute, suteen aurkako neurriak ezarri eta larrialdi-plan bat aurreikusi.
Normalean, ezagutzen ditugu gure inguruan dauden lokalak. Horrelako jarduerak ohikotasunez egiten dituztenengana jo; izan ere, ekintza horiek burutzeko, legezko baimenak izan behar dituzte eta araudia behar bezala bete.
Kalitatea eta prezioa, beti bat
Bistan da 30 €-ko kotilioi baten prestazioak ez direla 80 €-ko sarrera baten truke lortzen ditugun bezalakoak izango, eta ziur asko azken honen kasuan behintzat, askotariko luncha izango duela, kalitatezko koptelak eta guzti.
Lokalek eskura eta ondo ikusteko moduan eduki beharko dute prezioen zerrenda beste era batera ordaindu beharko ditugunak argitze aldera, eta kobratuko digutenaren berri izan.
Komenigarria da hitzemandakoarekin bat ez datorren edozein alderdiri argazkiak ateratzea, erreklamazioan irudiztatu ahal izateko.
Eta ez ahaztu jantzitegiaren fitxa gordetzea. Zure berokia aurkitzen ez baduzu, edo beste norbaitek hartzekotan, bideragarriagoa izango baita frogagiriari esker berreskuratzea.
Edukiera, ordutegiak eta zarata
Oso garrantzitsua da edukiera errespetatzea ezbeharrak saihesteko. 100 pertsonatik gora segurtasun-zaindariak egon behar direla ezartzen du araudiak. Era berean, salagarria da ezarritako ordutegia ez gordetzea edo dezibelioetara ez mugatzea.
Sarbiderako eskubidea, inolako diskriminaziorik gabe
Onarpenak ez du inolako diskriminaziorik estali behar. Horren harira, 16 urtetik beherakoek debekatuta dute sarrera. Lokalak fidagarritasun-zantzuak dituelaren beste seinale bat izan litzateke pertsona jakin batzuen adina NANAren bidez egiaztatzea.
Gau bereziak dira benetan, baina ez dugu ahaztu behar ados ez gauden aspektuen aurrean erreklamazio-orriak eskatu ditzakegula, eta eskuragarri egon behar dutela beti.
EZUSTEKORIK GABEKO JAIEZ GOZATU; ZIURTATU LOKALAK LIZENTZIA DUELA, EDUKIERA EZ DELA GAINDITZEN ETA LARRIALDIETAKO IRTEERAK OZTOPATURIK EZ DAUDELA