PREZIOAK MURRIZTEN DIRENEAN, ESKUBIDEAK MANTENDU

Merkealdiak abiarazten diren lehen egunetik irteten da publikoa erakarrita eta tentatuta dendetara, zerbaiten beharrik izan ez arren.

Horixe da, hain justu, kontsumismoaren tranpa ospetsua saihesteko lehen EGITEKOA. Ez erori bere horretan, eta aprobetxatu egun hauetan hobetutako prezioak zure familia eta zuk soilik behar duzuena eskuratzeko.

Beste behin ere, EKA/ACUVen funtsezko 9 gomendio bildu ditugu, aurtengo neguko behealdietan arduraz jokatzeko. Ziklo ekonomiko zail baten barnean bete-betean gaude sartuta gainera, non gastuaren murrizketak lehen planoan egon behar duen.

Kontsumitzailearentzat OINARRIZKOEN gida

1.Araudiak ezartzen du produktuek establezimenduko ohiko eskaintzaren parte behar dutela izan gutxienez hilabete batez.

2.Salgaiek prezio beheratua agertu behar dute jatorrizkoaren parean, edo, bestela, beherapenaren ehunekoa argi adierazi.

3.Beheratutako produktuen kalitateak berdina behar du izan.

4.Produktua egoera onean badago, saltokiak ez dauka zertan aldatu beharrik, esplizituki hala iragartzen ez bada behintzat.

5.Baldintza bereziak ezartzen badira, besteen artean, ordaintzeko bideei mugak edo itzulketak, berariaz adierazi beharko dira etiketetan edo erakusmahaietan.

6.Berme berberak errespetatu beharko dira.

7.Online erosketetan, kontsumitzailea BEREZIKI BABESTUTA dago. 14 egun natural dituzu zure erosketa itzultzeko edo kontratatutako zerbitzu batekin konforme ez bazaude.

8.Datozen asteotan prezioen jarraipena egitea komeniko zaizu, online konparatzaileak baliatuta.

9.Tiketa gorde. Kontuan edukitzeko beste ezinbesteko alderdi bat, hala badagokio, aldaketa, bale edo itzulketaren bat onar diezazuten.

Utzi iruzkina