Kutxabanki ordainketa eskatzeko gutun eredua

Kutxabanki ordainketa eskatzeko gutun eredua

Kutxabankek hipoteka eratzeko gastu guztiak mailegu-hartzaileari egozten dizkion klausularen deuseztasuna aitortu eta klausula hori bere kontratuetatik ezabatu ondoren, ordaniketa eskaera hori egin ahal izateko dokumentu bat eskaini nahi dizugu.

Horregatik, zure hipoteka-maileguak klausula hori badu, jakinarazten dizugu gastu horiek itzultzeko eska dezakezula, dagozkion fakturen fotokopiak finantza-erakundean aurkeztuta.

Honako faktura hauek aurkeztu beharko dituzu: notariotzako faktura (%50 ordainduko da), erregistroko faktura, kudeaketa eta tasazioa (%100ean ordainduko dira).

Garrantzitsua da gogoratzea hipoteka-maileguari dagozkion fakturak bakarrik ordainduko direla, ez etxebizitzaren salerosketari dagozkionak.

Beraz, prozesu hori ahalik eta gehien errazteko, Kutxabankeko Bezeroarentzako Arreta Sailean edo zure ohiko sukurtsalean aurkez dezakezun ereduzko gutun bat bidaltzen dizugu jarraian.

Utzi iruzkina