M15, KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA: ENERGIA-ITURRI GARBIAGOETARA TRANTSIZIOA

Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data jakingarria, kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna eta interes ekonomikoak defendatzea eta euren eskubideak ezagutzea, erakunde eta organismo publiko guztien lana dela gogorarazteko balio diguna alegia.

Historia apur bat

Data hau aipatua eta gogoratzeko modukoa da, John F. Kennedy-k ezarri baitzuen pertsona guztiek eskubidea zutela zenbait onura izateko, klaseak bereizi gabe. Aurrerago, 1985ean, kontsumitzaileak babesteko dekretua onartu zen Nazio Batuetan, kontsumitzaileak oinarrizko eskubideak aldarrikatu eta aitortzeko.

Zeintzuk dira bada eskubide horiek?

NBEren Kontseiluan 9 alderdi definitzen dira herritar guztientzako errespetu handieneko printzipio gisa, kontsumoaren edozein esparrutan aplikatzeko aurreikusita. Hala, mundu guztiak ditu eskubide hauek:

-Aukeratzeko eskubidea.

-Ondasun eta zerbitzuen aukeraketa zuzenak egiteko hezkuntza jasotzeko eskubidea.

-Produktu eta zerbitzu lehiakorrak eskuratzeko eskubidea.

-Beren oinarrizko premiak modu legitimoan asetzeko eskubidea.

-Ingurune hurbilean eta beste edozein lekutan gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

-Araudian ezarritako baldintzetan konpentsatua izatekoa.

-Bezero gisa entzuna izateko eskubidea.

-Ingurumen osasungarri eta iraunkorragoez gozatuz bizitzeko eskubidea.

-Segurtasunerako eskubidea.

Ingurumenaren inpaktuaren murriztea

Ingurumenarekiko errespetua da aurten egun honen oroigarri eta ardatza. Kezkagarria da, eta asko gainera, klima-aldaketak dakartzan ondorio guztiengatik. Iraunkortasun hori gutako bakoitzaren mende dago, eta modu positiboan islatu beharra dugu egiten ditugun hautuetan: besteak beste, lehengaien erabilera murriztea, substantzia toxiko eta arriskutsuak dituen ezer erostea eta inpaktu minimoarekin fabrikatu dena aukeratzea, energia-kontsumoa murriztuz eta garraiobideak optimizatuz.

Iraunkortasunaren printzipioen arabera kontsumitzeak esan nahi du ekonomia zirkularraren aldeko apustua egitea, materialak aprobetxatuta eta dagokien lekuan birziklatuz. Alde horretatik, gure kontu gailu edo gainerako tresnak konpontzen saiatzeak berorren erabilera nabarmen luza dezake objektu berriak eskuratu aurretik. Zentzu honetan, balore eta politika mesedegarriak aplikatzen dituzten enpresen alde ere egin beharko genuke, etikoki jokatzen duten hornitzaileak aukeratzeko eskubidea baitaukagu.

Gainera, supermerkatura joaten garenean, behin betiko ahaztu behar ditugu erabilera bakarreko plastikoak. Europako araudiak horretarako neurri egokiak ezarri ditu dagoeneko, baina oraindik jende askok jarraitzen du dendetan poltsak eskatzen. Aukeratu ontzi birziklatuak eta birziklagarriak. Ez erosi modu konpultsiboan, eta kontsumitu elikagai ekologikoak, tokikoak eta sasoikoak.

Erosi edo kontratatu aurretik

Egun hau aprobetxatu nahi dugu kontsumitzaile aktiboak izateko beharra azpimarratzeko, are gehiago merkatuko prezioen goranzko ziurgabetasun uneetan. Funtsezkoa da gai jakin batzuk planteatzea zerbait sinatu edo produktu jakin batzuk erosi aurretik: hala nola, horiek bereganatzeko benetako beharra, horretan inbertitzeko daukagun diru-kopurua, fabrikazioan erabilitako material edo metodoen balorazioa, berdina lortzeko aukera produktu berri bat erosi behar izan gabe, edo jasangarritasunaren alde egitea.

Garrantzitsua da jarrera kritikoa izatea bidegabekerien eta abusuen aurrean geure burua defendatzen jakiteko, gure eskubideak urratu ez daitezen. Protagonismoa eskuratu behar dugu kalitatezko eta arrazoizko produktuak exijitzeko.

JARRERA PROAKTIBOA, URTEKO 365 EGUNETAN

Utzi iruzkina