Merkealdira joan, baina modu kontsientean
Merkealdira joan, baina modu kontsientean
EKA/ACUVen, Euskal Kontsumitzaileen Alkartean, badakigu merkealdiak une zirraragarriak izan daitezkeela, baina tranpaz betea dagoen jardunaldia da. Horregatik, aholku batzuk eman nahi dizkizugu, epe horri erantzukizunez aurre egin diezaiozun eta ahalik eta etekinik handiena atera dezazun, zure eskubideak eta poltsikoa arriskuan jarri gabe.
1. Plangintza eta aurrekontua
Beherapenen zoramenean murgildu aurretik, hartu une bat planifikatzeko. Benetan behar duzunaren zerrenda zehatza egin eta aurrekontu errealista ezarri. Zure muga ekonomikoa non dagoen jakiteak erosketa oldarkor eta alferrikakoen tentazioari aurre egiten lagunduko dizu.
2. Ez jausi publizitatearen tranpan
Merkealdiekin batera, publizitate-estrategia erasokorrak erabili ohi dira. Ez erosi presiopean eta ez jausi iragarki deigarrien edo marken estimuluen eraginean. Gogoratu merkealdiak ez duela zure iritzia arriskuan jarri behar, eta markek, beheratutako prezioarekin batera, produktuaren jatorrizko prezioa erakutsi behar dutela.
3. Buruarekin aukeratu
Erosi beste denboraldi batzuetan aprobetxa ditzakezun produktu erabilgarriak. Deskontuaren emozioan jausi beharrean, ziurtatu erosketa bakoitza epe luzerako erabaki kontziente eta erabilgarria dela.
4. itzulketa-politikari erreparatu
Erosketa bat egin aurretik, dendaren itzulketa-politikari buruzko informazioa bildu. Eskatu beti erosketa-tiketa eta gorde kontu handiz. Gainera, garrantzitsua da jakitea salmenta osteko bermeak eta zerbitzuak berdinak izan behar dutela, salmenta gauzatzen den aldia edozein izanda ere.
5. Beldurrik gabe erreklamatu
Merkealdian arazoren bat sortzen bada, eskatu erreklamazio-orri bat eta aurkeztu kexa EKA/ACUVekin. Merkealdia ez da inoiz aitzakia izango zerbitzu eskasa jasotzeko.
EKA/ACUVen, kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak arriskuan jartzen ez dituzten beherapenen alde egiten dugu. Izan ere, merkealdiak prezioetan bakarrik islatu behar dira, eta ez kontsumitzaile gisa ditugun eskubideetan.
Modu arduratsuan erostea posible da, baita merkealdietan ere.